Aerosorgailuen urrutiko monitorizazioa itsaso zabalean

Hari gabeko sentsoreak errodamenduen kontrolerako konplexutasun handiko aurkako inguruneetan
-
Bezeroa
LAULAGUN
-
Sektorea
EOLIKOA
-
Espezializazio lerroak
Mekatronika eta Automatizazioa
-
Erronka
Aerosorgailuen funtzionamendu egokiaren monitorizazioa funtsezkoa da istripu posibleak ekiditzeko edota aurreikusi ez den geldialdi batek suposatzen dituen galera ekonomikoak saihesteko. Bereziki, itsaso zabalean kokatzen diren aerosorgailuen kasuan.
-
Soluzioa
IKERLAN eta Laulagun Bearings-ek, konplexutasun handiko aurkako inguruneetan errodamenduen osasun estrukturala urrutitik monitorizatzeko gai den sistema baten diseinuan aritu dira elkarlanean.
Zehazki, itsaso zabalean instalatutako aerosorgailuen errodamenduen egoerari buruzko informazio zehatza eta etengabea emateko gai da hari gabeko sentsoreen sistema, haien funtzionamenduan egon daitezkeen anomaliak prebenitzeko eta, horrela, mantentze lanen kostuak murrizteko.
-
Onurak bezeroarentzat
Proiektu honekin, Laulagun Bearingsek aldagai fisikoak monitorizatzen ditu, esaterako, bibrazioa, tenperatura edo osagaien arteko distantzia, eta horrekin egon daitezkeen akatsei aurrea hartu ahal die eta kalteak minimizatu.
Errodamendu horien konponketa eta ordezpena oso baldintza konplexuetan egiten dira, eta kostu handiko baliabideak, hala nola garabi-itsasontziak, erabiltzea eskatzen duten ekipamenduak erabiliz. Sentsore horiei esker, konponketak programatu egin daitezke, ohiko mantentze lanekin batera egiteko.