options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Aerosorgailuen orientazio sistemaren (yaw) saiakuntza bankua

shape shape
Aerosorgailuen orientazio sistemaren (yaw) saiakuntza bankua

Probetarako eta balidaziorako azpiegitura

  • Bezeroa

    WINDBOX

  • Sektorea

    EOLIKOA

  • Espezializazio lerroak

    Mekatronika eta Automatizazioa

  • Erronka

    WINDBOX Fabrikazio Aurreratuko Zentro Eolikoak saiakuntza banku bat behar zuen yaw sistema osoak  (eragingailuak, frenoak, orientazio osagaia eta finkapen elementuak) muturreko baldintzetan duen portaera probatzeko eta ezagutu ahal izateko. 

     

  • Soluzioa

    IKERLANek saiakuntza bankua diseinatu, fabrikatu, muntatu eta balidatu du ahalmen hauekin: frenatze ahalmenaren eta pinoi-koroa interakzioaren saiakuntzak baldintza errealetan, 2600 kN-ko karga bertikalarekin eta -40 ºC-tik 50 ºC-ra arteko tenperaturekin.  

  • Onurak bezeroarentzat

    WINDBOX Fabrikazio Aurreratuko Zentro Eolikoak saiakuntzetarako eta balidaziorako banku bat dauka orientazio sistema osoaren fidagarritasuna ziurtatzeko, benetako aerosorgailura eraman aurretik, kostua eta arriskua murriztuta.  

    Banku horren bitartez, sektoreko enpresek yaw osagaien fidagarritasun saiakuntzak egin ahal izango dituzte. Esaterako, orientazio koroa, frenoak, motorrak, eragingailu hidraulikoak eta finkapenak probatu ahal izango dituzte. 

     

     

close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza