Zer da
IKERLAN KONNEKT
IKERLAN KONNEKT digitalizazio soluzioen sorta bat da, enpresa bakoitzaren beharrizan jakinetara egokitzen dena. Plataforma Digitala eskaintzeko behar diren elementu guztiak estaltzen ditu; guk geuk garatutako elementuez gain hirugarrenen aplikazioak ere biltzen dira, zure enpresa digitalizatzeko estrategiara egokitzeko.
IKERLAN KONNEKTeko soluzioak dagoeneko dozena bat aplikazio industrialetan txertatu dira arrakastaz, ekipo ondasunetan, garraioan, energian eta tankerako sektore zorrotzetan.

IKERLAN KONNEKT:
Zurera egokitzen den soluzioa.
Digitalizazio industrialak teknologia kate bat eskatzen du, zure produktuei edo zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko, bidaltzeko eta prozesatzeko (sentsoretik lainoraino) modu erabat seguruan, zuk zeuk bakarrik eskuratu, aldatu eta erauzi ahal izateko zure datuen balioak.
Zure negozioa besteetatik desberdina da, eta zure beharrizanak ere bereziak dira. Hori dela eta, soluzio teknologiko desberdina behar duzu, egokitua. IKERLANen moduko Elektronikako, Informazioko eta Komunikazioko Teknologietan (EIKT) aditu batek bakarrik eskainiko dizu zuk behar duzun soluzioa, bere taldeko 150 ingeniari espezializatuen bidez.

IKERLAN KONNEKT,
Abantailak
INTEROPERAGARRITASUNA
Zure produktua beste produktu batzuekin erlazionatzeko diseinatua, zure bezeroen prozesu eta plataforma digitaletan txertatzeko, interoperagarritasuna eta eskalagarritasuna bermatuta.
ESKALAGARRITASUNA
Ekipo konektatu gorakorren flota edo parkeei erantzuteko diseinatua, kudeaketarako kalitateari eta gaitasunari eutsita eta haietatik eratorritako datuak biltegiratuta.
OT/IT KONBERGENTZIA
IT teknologiak, datuen konputaziora bideratuta, OT teknologiekin modu optimoan txertatzeko gauza da, prozesu eta ekipo industrialak monitorizatzeko eta kontrolatzeko bideratuak.

Aitzindariak
AITZINDARIAK EIKT TEKNOLOGIETAN 4 HAMARKADA BAINO GEHIAGOZ
Elektronikaren, komunikazioen eta segurtasun industrialaren esparruko berrikuntzan bide-erakusleak gara azken lau hamarkadetan baino gehiagoan, gure bezeroei balio handiko soluzioak eskaintzen dizkiegu lehiakorragoak izan daitezen.
IKERLAN KONNEKT gure etengabeko berrikuntzarako gaitasun frogatuaren emaitza da (punta-puntako unibertsitateekin eta ikerketa proiektuekin lankidetzan jardunda eskuratua), hari esker, guk gaur lantzen ditugu gure bezeroek bihar beharko dituzten teknologiak.
FOG COMPUTING
BLOCKCHAIN
5G
EARLY ANALYTICS LAB
TOWARDS…INDUSTRY 5.0

Kasu arrakastatsuak
Harremanetan jarri
IKERLAN KONNEKT-ek zure produktu eta zerbitzuen digitalizazioan nola lagundu dezakeen jakin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin.

YOUR 360º SOLUTIONS FOR INDUSTRIAL DIGITIZATION