options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IKERLAN
ezagutu

shape

Zentro liderra ezagutzaren transferentziari eta enpresari balio lehiakorra gehitzeari dagokionez.

IKERLAN zentro liderra da ezagutzaren transferentziari eta enpresari balio lehiakorra gehitzeari dagokionez. Bikaintasuna bilatzen dugu I+G+b-n, gure bezeroen premietara etengabe egokituta eta enpresa errealitatetik hurbil egonda. Gure misioarekin leial izanda, 1974az geroztik egunero-egunero ari gara soluzioak garatzen, gure bezeroei lehiakorragoak izaten laguntzeko. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Alliance-eko (BRTA) kideak gara.

Transferentzia teknologikoa, ikerketa propioak eta langileen prestakuntza erabat espezializatua konbinatzen dituen lankidetza eredu bikain bati esker, gaur egun IKERLAN herrialdeko enpresa garrantzitsuen konfiantzako lankide teknologikoa da. Gure helburua gauzatzeko, espezializazio teknologikoko bi unitatetan egituratuta gaude:

  • ELEKTRONIKA, INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIOKO TEKNOLOGIAK
  • ENERGIA ETA MEKATRONIKA

IKERLAN zentro dinamikoa da eta mundura irekia dago. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eta Teknologia Zentroen Espainiako Federazioko agente akreditatua gara. Lankidetza sare handi bat daukagu, Europako zentro eta unibertsitate ospetsuek osatuta, ikerketa jarduerak eta ikertzaileak prestatzeko jarduerak egiteko.

ezagutza teknologia eta pertsonak enpresa unibertsitatea
IKERLAN conocimiento universidad tecnología y personas empresa
conoce ikerlan

IKERLAN.
HEMEN TEKNOLOGIA Izaera BAT DA

Misioa

Enpresen erronka teknologikoei irtenbidea ematea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta inguruko garapen ekonomiko eta sozial iraunkorrean lagunduta, beti lidergo teknologikoaren posiziotik eta bere aditu eremuetan ahalmen bereizgarriak edukita.

Bisioa

Zentro teknologikoa, kooperatiba eta irabazi asmorik gabekoa, bere espezializazio arloetan lidertzat onartua Europan, eta pertsona talde bikain eta kohesionatuarekin, zeinak enpresei ta gizarteari balioa ematen diena.

Balioak

Lankidetza

Lankidetza

Elkarrekin hobeto

IKERLANen, LANKIDETZA da denek helburu berarekin lan egitea: balioa eskaintzea eta erabakitzaileak izatea, gure bezeroei ahalik eta irtenbide hoberenak eskaintzeko. Horrela bizi dugu teknologia, Ikerlanen berezkoa, erroan baitaramagu. Teknologiak kalitate profesionala eta bizi kalitatea ematen dizkigu, gure bokazio eta grinarekin bat datorren kalitatea, alegia.

Expertise

Expertise

Teknologoak gara

IKERLANen, EXPERTISE da profesionaltasuna, ezagutza eta baliabideak. Aitzindariak gara, eta erreferenteak izan nahi dugu gure talentuagatik, gure espezializazioagatik eta gure ahalmenagatik.

Bizitasuna

Bizitasuna

SASOIAN GAUDE IKERLANEN

IKERLANen, BIZITASUNA da beti sasoian egotea: arin mugitzeko gai izatea eta sentsazio aktiboa eta erabakitzailea ematea. Adi egotea eta azken-azkenekoa edukitzea, jarduteko prestakuntza eta trebakuntza edukitzea.

Baliagarritasuna

Baliagarritasuna

Benetako teknologia benetako erronketarako

IKERLANen, BALIAGARRITASUNA da gure xedea: konplexua dena erraztea, urrun dagoena hurbiltzea, eta bezeroarentzat arazoa dena erabakigarri egitea. Egiten, esaten eta eskaintzen dugun guztiak praktikoa dela eta konponbidea duela erakutsi behar du.

shape shape
close overlay