Quasi-Static and Fatigue Delamination Characterisation for Carbon Fibre Reinforced Woven Laminates: Investigation into the nesting effect between laye
Mireia Olave
Zuzendariak: Laurentzi Aretxabaleta eta Dirk Vandepitte Unibertsitatea: Mondragon Unibertsitatea eta KU Leuven
06/07/2016
Laburpena:
Hainbat erabilera izan ditzakeen materiala aukeratzerako orduan arintasuna da diseinu irizpideen artean garrantzitsuenetako bat. Etengabeko mugimenduan dabiltzan osagaiak aukeratzerako orduan pisua aurreztea ezinbestekoa da; adibidez, abiadura handiko trenek, automobilek, aireontziek edota, turbina eolikoen hegalek ondorengo baldintza bete behar dute: erresistenteak izan behar dute, osagaiaren lodiera handitu gabe, eta ondorioz, pisua handitu gabe.
Material konposatuek ondorengo abantaila daukate, egituraz arinak dira daukaten dentsitate maila baxua delako, baina erresistentzia-pisua erlazioan emaitza oso ona ematen dute. Karga kondizio ezberdinen aurrean, modu estatiko edo dinamikoan, posible da material konposatuaren geruzak banatzea. Fenomeno horri delaminazio esaten zaio, eta materialaren kalte mekanismo bat da; hala, materialak zurruntasuna eta erresistentzia galduko ditu. Hain zuzen, material konposatuetan delaminazio arazoak saihesteko oso garrantzitsua da delaminazioaren prozesua bera ondo ezagutzea, barne-laminen edo geruzen haustura prozesuaren karakterizazio eta modelizazio zuzena eginda. Eta, horrek garrantzia handia izango du osagaiak diseinatzerako orduan. Hala, diseinu prozesuan ezin da osagaiaren geruzen arteko erresistentzia estatikoa bakarrik kontutan hartu. Kalkuluak egiterako orduan, geruzen arteko erresistentzia dinamikoa ere aintzat izan behar da.
Karbono zuntzezko material konposatu textilen erabilera hedatua dago aeronautika, automozio eta kirol ekipamentuan; pisu baxuetan orabide ortrotopikoetako propietate mekaniko onak direla medio. Hala ere, material hauen desabantaila handiena beraien delaminazio erresistentzia baxua da. Ikerlari ezberdinek material konposatu textilen barne geometriaren eta haustura propietateen arteko erlazioa existitzen dela baieztatu dute entseilu experimentalen bitartez. Habiaraketa efektua, material konposatu geruzen arteko interakzioa deskribatzen duena, hastura propietateekin guztiz erlazionatuta dagoen parametro bat da. Ikerketa lan honetan material textil konposatuaren barne geometria hasturako balio estatiko eta dinamikoekin erlazionatzen da. Aztertutako propietateak habiaraketa eta gelaxka unitatearen tamainak dira. Aurkeztutako dokumentuan zehar material honetarako erabili beharreko entseilu metodo egokienak definitzen dira. Lan honek ondorioztatzen du haustura propietateak materialearen barne geometriarekin erlazionatuta daudela.