options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

Optimal sizing and control of energy storage systems for the electricity markets participation of intelligent photovoltaic power plants

Andoni Saez de Ibarra

ZUZENDARIAK: Seddik Bacha, Aitor Milo, Vincent Debusschere UNIBERTSITATEA: Grenoble Alpes


07/10/2016

Tesi hau parke fotoboltaiko adimenduen integrazioan oinarritzen da, merkatu elektrikoetan parte hartu ahal izateko konpetentzia libreko inguru batean. Parke fotoboltaiko adimenduak biltegiratze sistemak barneratzen dituztenak dira, euren aldagarritasuna murrizteko eta talde osoari kontrolagarritasun handiagoa emateko. Helburu tekniko hauek potentzi aldaketa bidirekzionalari esker lortzen dira eta baita biltegiratze sistemetan gordeta dagoen energiari esker, kasu honetan, baterietan dagoen energiari esker. Biltegiratze sistemen errentagarritasun handiena lortzeko, bateriaren dimentsionamendua optimizatu behar da bere kudeaketa estrategiarekin batera. Tesi honetan, behin biltegiratze teknologia hoberena aukeratu ondoren, litio ioizko teknologia, parke fotoboltaiko adimenduaren aldetik elektrizitate merkatuan parte hartzeko estrategia berritzaile bat proposatu da, bai bere kudeaketa eta baita bere dimentsionamendua aldi berean optimizatuz. Optimizazio prozesu hau, merkatu parte-hartzearekin batera azterketa kasu erreal batean aplikatu izan da, prozesu hau sorgailu mota hauen errentagarritasun ekonomikoa maximizatzeko aukera ematen duela baieztatuz. 

close overlay