options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

Life Prediction of Large Bearings under Multiaxial Loading Fatigue

Ibai Portugal


30/11/2018

  • ZUZENDARIAK: Alfonso Fernández-Canteli, Miguel Muñiz-Calvente eta Mireia Olave Irizar
  • UNIBERTSITATEA: Oviedoko Unibertsitatea

Laburpena:

Aerosorgailuen funtzionamendu optimoa industrian dirauen kezka nagusietako bat da. Haizeak eragindako indarraren ondorioz, azpiegitura hauek neke fenomenora jazarrita daude, hausturen agerraldiengatik hutsa izeneko aerosorgailuaren zerbitzua optimo izateari uzten dion momentura iritsi arte. Gaur egun, aerosorgailuek duten osagarri kritikoetako bat errodamenduak dira. Hala ere, araudi internazionala ez dago zuzen egokituta tamaina honetako errodamenduetara, eta ez du errodamenduek berengandik espero den bizitzan zehar jasaten dituzten indar errealak aztertzen.

Tesi honetan metodologia bat garatzen da indarrak modu errealista batean aztertu eta araudiaren prozedura jarraituz sortutako errodamenduaren gaindimentsionamendua murrizteko helburuarekin. Horretarako metodologiak errodamenduko bolen gaineko indarrak kalkulatzeko alternatibak erakusten ditu, kalkulu analitiko edo zenbakizko simulazioetan oinarritutako kalkulua bezala. Minaren kalkulua Papadopoulosen metodoa jarraituz plano kritikoen azterketan eta era desberdinetako neke multiaxialeko modeloen erabileran oinarritzen da. Gainera, ziklo kontaketarako modu berri bat erakusten da, rainflowen algoritmotik deribatu eta ziklo hauen banakako azterketa batera zuzenduta dagoena.

Hainbat azterketa egin dira metodologia honetan oinarrituta: indarren osagarri bakoitzaren efektua minarengan, bolen hasierako posizioaren influentzia minarengan, errodadura kontaktuaren neke eta indar pulsanteen banakako efektua minarengan, eta errodamenduaren pista azpiko hondar-tentsioak duen efektu onuragarria minarengan. Halaber, benetako errodamenduen hainbat kasu aztertu dira beren datu probabilistikoak erabiliz. Modu honetara errodamendu oso baten bizitza kalkulatzea posible izan da, eta baita proposatutako modelo ezberdinen konparaketa egitea kasuistika eta metodologiara zein hoberen egokitzen den zehazteko.

close overlay