options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

Facing Evolution on Industry 4.0: Modular Monitoring and Adaptive & Adaptable Visualization for Industrial Cyber-Physical Systems

Aitziber Iglesias


21/10/2019

  • ZUZENDARIAK: Goiuria Sagardui eta Cristóbal Arellano
  • UNIBERTSITATEA: Mondragon Unibertsitatea

Laburpena:

Industry 4.0 sona handia hartzen ari da egungo gizartean. Hori dela eta, zenbait esparru industrialetan, sistema ziberfisiko industrialen (ingelesez, Industrial Cyber-Physical System, laburdura ICPS) monitorizazioak berebiziko garrantzia hartu du. Guzti honen funtsa, datuen bilketa era eraginkorrean egitean datza, ondoren datu hauek analizatu eta sistema industrialetan eragin dezaketen erabakiak hartzeko asmoz. Industrial Cyber-Physical Systems (ICPSs)-ak eboluziona dezaketen gailu heterogeneo, banatu eta autonomoez osatuta daude eta, ondorioz, monitorizazio sistemak egokitzea ezinbesteko bihurtzen da gaur egun. Tesi honek, eboluziona dezaketen ICPSs monitorizazio sistema bat aurkezten du, zeina hainbat domeinu industrialetarako diseinatu den. Proposamen honetan, datuen bilketa eta biltegiratze eraginkorra eta eboluzioen hautematea eta informazioaren bistaratzea aztertzen dira. Proposamena bi azpisistemaz osatuta dago: (I) Modular Monitoring System, hainbat estandar bateratzetik sortu den sistema bat da, non, datuak jaso eta berauek era estrukturatu batetan gordetzeko gaitasuna duen; eta (II) Personal Visualization & Evolution Detection System, erabiltzaileak bere interfazeak sortzeko gaitasuna duen sistema bat da eta, horrekin batera, eboluzioak detektatu eta hauen inguruan alertak sortzeko gaitasuna du. Proposamena balioztatzeko asmoz, sistema bakoitzaren prototipo bat sortu eta ebaluatu da tesi honetan.

close overlay