options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

Estudio de la fiabilidad de capas físicas inalámbricas de 2.45 ghz en entornos industriales mediante emulación de canal

Víctor Díez


12/12/2019

  • ZUZENDARIAK: Manuel María Vélez eta Aitor Arriola
  • UNIBERTSITATEA: UPV/EHU

Laburpena:

Azken urteetan Industria 4.0 kontzeptua sortu da. Termino hau, aurrerapen teknologikoak garatu eta industrian aplikatzearen ondorioz sortuko den laugarren industria-iraultzaren multzoari buruz ari da. Aro industrial berri hau, industria-ingurunearen elementu guztien, bai makinen bai langileen, arteko elkarlana egin eta ekoizpen-prozesuen erabakiak modu deszentralizatuan hartzeagatik bereziko da.

Hari gabeko komunikazioek funtsezko zeregina dute 4.0 industria barruan. Hala ere, hauen erabilera industria inguruneetan, gero eta gehiago agertu arren, kable bidezko komunikazioekin konparatuta erabilpena askoz ere txikiagoa da. Izan ere, industria-inguruneko propietate fisikoek sortzen dituzten seinalearen hedapen baldintzak idealak izatetik urrun daude, beraz, komunikazioak ez dira hain fidagarriak.

Hari gabeko komunikazioak industrian erabili nahi direnean, beharrezkoa da funtzionamendua bermatzen duten komunikazioen fidagarritasunaren balioztapena egitea. Egungo metodologiek gabeziak dituzte industria inguruneetan aplikatzen direnean. Hau da, alde batetik, metodo batzuk ezin dira errealitatean errepikatu, eta beste aldetik, errealitatean lortutako emaitzekin alderatuta, metodo hauen emaitzak ez dira zehatzak.

Hori dela eta, tesi honetan, hari gabeko komunikazioetan nodo terminalek erabiltzen dituzten sistemen geruza fisikoen fidagarritasuna ebaluatzeko eta balioztatzeko metodologia definitzen da. Metodologia honek fidagarritasuna aztertzeko metrikak, neurketa-agertokia behar bezala egiteko behar diren parametroak, laborategiko konfigurazioaren xehetasunak eta erabiliko den komunikazio algoritmoa definitzen ditu.

Era berean, hiru geruza fisiko, IEEE 802.15.4 eta Bluetooth Low Energy-k hari gabeko estandarretan definituak, ebaluatzen eta balioztatzen dira proposatutako metodologia erabiliz. Horri esker, geruza fisiko guztien fidagarritasun emaitzak lortu dira, bai helburu orokor bai industrial kanaletarako. Adierazpen matematikoak ere lortu dira geruza fisikoen fidagarritasuna aurreikusteko industria-kanal desberdinetan. Azkenik, geruza fisiko hauek, hiru erabilera kasu industrial ezberdinetarako balioztatu dira.

close overlay