options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

Denbora-partizioetan oinarritutako denbora errealeko sistema banatuen planifikagarritasunaren analisi eta optimizazioa

Andoni Amurrio


17/03/2022

  • ZUZENDARIAK: J. Javier Gutiérrez eta Mario Aldea (UC) – Ekain Azketa (IK)
  • UNIBERTSITATEA: Universidad de Cantabria

LABURPENA

Kontrol-sistema berrien konplexutasuna dela eta, enpresa askok euren soluzioak birdimentsionatu edota birdiseinatu behar dituzte, funtzionaltasun eta betebehar berrietara egokitzeko. Egoera horren kasu paradigmatiko bat tren-sektorean eman da; izan ere, seinaleztapen aplikazioen inplementazioak teknika tradizionalen bidez egin izan dira eta, haien oinarrizko funtzioak betetzen badituzte ere, nabarmen hobetu daitezke denbora errendimenduaren eta eskalagarritasun funtzionalaren ikuspegitik. Tesi honetan proposaturiko soluzioetatik abiatuta, segurtasun funtzionaleko betekizunak dituzten sistemen balidazioan laguntzeaz gain, denbora errealeko sistema banatuen planifikagarritasunaren analisia eta optimizazioa lantzeko oinarrizko teknologia sortuko da, bai partizioetan oinarriturikoak zein sistema banatu orokorrak aintzat hartuta. Teknologia berri hori sistema ziberfisikoek funtsezko rola duten hainbat ingurutan aplikagarria izango da, hala nola Industria 4.0 aplikazioetan, hemen jorraturiko antzeko arazoak eman baidaitezke etorkizunean.  

close overlay