options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

ZDMP: Zero Defect Manufacturing Platform

Manufaktura-industriarako App Store bat

ZDMP

Parte hartzaileak

  • UNINOVA (PT) 
  • FORD (ES)
  • MARTINREA HONSEL (ES)
  • MONDRAGON ASSEMBLY (FR)
  • HSD (IT)
  • FIDIA (IT)
  • SVOBODA JINDRICH (CZ)
  • CONSULGAL (PT)
  • PT MILLS (PT)
  • FLEXEFELINA (PT)
  • CEI (PT)
  • CONTINENTAL (PT)
  • ALFA TEST (RO)
  • DIN (DE)
  • SOFTWARE AG (DE)
  • SYVECO (RO)
  • CETECK (ES)
  • VIDEO SYSTEMS (IT)
  • ASCORA (DE)
  • PROFACTOR (AT)
  • SOFTECO (IT)
  • ETXE-TAR (ES)
  • ALONGARINO (PT)
  • ROOTER (ES)
  • ITI (ES)
  • UPV (ES)
  • IKERLAN (ES)
  • UOS-ITI (UK)
  • ICE (UK)
  • ICE-ES (ES-LTP),
  • TUT (FI)

Iraupena

2019-2022

Aurrekontua

19 448 292,28 €

Programa

Europar programak: Horizon 2020 - Research and Innovation Framework Programme


ZDMP (Zero Defect Manufacturing Platform) proiektuaren helburua da oinarrizko zerbitzu multzo bat eskainiko duen plataforma digital bat garatzea, zerbitzu horien artean direla ekoizpenerako baliabideen datuak atzitzea eta datu horiek gordetzea eta analizatzea. Horiekin, asmoa da software aplikazioak garatzea fabrikazio prozesuen eta produktuen kalitatean bikaintasuna lortzeko, zero akatsen filosofiari jarraituta. Helburua da prozesuaren kalitatea bermatzea inteligentzia artifizialean oinarritutako soluzio berritzaileen hedapenaren bitartez, ekoizpenerako baliabideen efizientzia eta energiaren aurrezpena hobetze aldera. Era berean, produktuaren kalitatea ziurtatuko da fabrikazio prozesuaren balio kate osoan modelizazio, detekzio, ikuskapen eta iragarpenerako teknika aurreratuak erabiliz

ZDMP plataforman, lainoan edo fabrikatzaileen instalazioetan bertan, inplementatuko diren aplikazioek eta zerbitzuek, plataformaren erabiltzaile guztien arteko interakzioa erraztuko dute (fabrikatzaileak, software garatzaileak, teknologia hornitzaileak, aholkularitzak, etab.), eta negozio aukera berriak sortuko dira guztientzat. Horrela, fabrikatzaileen kalitate arazo orokorrei edo espezifikoei erantzuna emateko aplikazioak eraiki ahal izango dituzte software garatzaileek. Horretarako, teknologia hornitzaileek emandako driverrak eta plataformak eskainitako zerbitzuetara iristeko aukerak erabiliko dituzte. 

gure ekarpena

IKERLANek eginkizun garrantzitsua dauka proiektuan, izan ere, Wp3 business approach: market, exploitation, and sustainability gidatuko du, eta hortik jaioko dira negozio ereduak eta ZDMP-ren ustiapenerako estrategiak.  Estrategia horietako bat da ZDMP, Ltda. sortzea, proiektuaren emaitzak merkatura eramateko.

Beste lan batzuetan laguntzeaz gain, IKERLANek hainbat ikerketa lan gidatuko ditu (edo dedikazio handia edukiko du), hala nola hauetan:

  • Industria sareak indartzea pribatutasunari eta segurtasunari lotutako alderdietan (T5.2 Robust industrial network support)
  • Ekipamenduen errendimendua optimizatzea (T7.2 Production stage: equipments performance optimisation)
  • Prozesuaren kalitatea ziurtatzea (T7.4 Process quality assurance)
  • Produktua ezaugarritzea eta modelatzea (T8.1 Characterization and modelling (strong involvement)
  • Produktuaren ikuskapen ez-suntsitzailea producto (T8.3 Production: non-destructive product inspection)

Era berean, IKERLANek automobilgintzaren eta makina-erremintaren sektoreekin lotura duten erabilera kasuen balidazioa zuzenduko du, Europako beste proiektu batzuekin elkarlanean aritzeaz eta proiektuko kideen eskualdeko interakzioez gain.

KONTSULTATU HEMEN PROIEKTU HONEN XEHETASUN GUZTIAK www.zdmp.eu/

close overlay