options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

VIRTUAL

Osagaien eta ekipo ondasunen bizitza hobetzeko eredu birtualen garapena

Osagaien eta ekipo ondasunen bizitza hobetzeko eredu birtualen garapena

Parte hartzaileak

  • IKERLAN
  • IK4-TEKNIKER
  • IK4-IDEKO
  • TECNALIA
  • TECNUN
  • UPV-EHU
  • BCAM

Iraupena

2018 - 2019

Aurrekontua

1 450 000,00 €

Programa

Eusko Jaurlaritza: ELKARTEK


Zatoz VIRTUAL proiektuaren ekitaldira urriaren 8an Bilbon (eman izena hemen). 

Proiektua 4.0 Fabrikazioaren paradigmaren barruan sartzen da, non ekipo ondasunen eta osagaien eredu fisiko digitalak (bikiak) garatzea proposatzen den, sistema horiek erabilera baldintzen arabera beren bizitzan duten portaera ebaluatu ahal izateko.

Digitalizazioa esaten zaio ekonomiaren sektore guztietan digitalera igarotzeko aldaketa teknologikoaren prozesuari, zeinak eragin handia baitauka industrian (4.0 Fabrikazioa) eta energian. Biki digitalen teknologia da sektore hauetan iraultza ekartzen ari diren teknologia digitaletako bat, eta proiektu honek heldu dio teknologia horri.

Biki digital bat da aktibo baten irudikapen birtuala; sistema baten portaera modelatzen uzten du bere errendimendua eta akats potentzialak hobeto ulertzeko eta iragartzeko. VIRTUAL proiektuak Biki Digitalaren kontzeptu tradizionaletik haratago joan nahi du, eredu fisikoen gaineko ezagutzak biki horiek sortzeko jada erabili diren datuen ereduetan aplikatuz eta ikuspegi hibridoetara joanez bien ahalmenei etekina ateratzeko. Makinan dagoen informazioa eredu horien bitartez aberastuko da. Horrek ahalbidetuko du informazio zabala ematea eta akatsen eta bizitzaren analisia sistema osora hedatzea, zehaztapenen, diseinuaren, optimizazioaren, zerbitzuaren eta mantentze lanen balio katearen barruan ustiatua izateko.

Gainera, eredu horiek lehen urratsa izango dira produktu berrien diseinurako eta garapenerako prozesuak bizkortzeko, soluzioak pertsonalizatzeko eta esperotako benetako erabilerara moldatzeko.

gure ekarpena

Hauek dira IKERLANetik egingo ditugun ekarpenak:

  • Mekanismoetako junturen degradazio ereduen garapena, junturek pairatzen duten higaduraren bilakaera eta higadura horrek dakarren indar handitzea kalkulatu ahal izateko. Diseinu batek higadura arazoen aurrean duen sendotasuna ebaluatzeko eta zerbitzuan dauden ondasunei gelditzen zaien bizitza kalkulatzeko balio dute eredu horiek.
  • Sentsore birtualen garapena, egitura bateko karga balioak makinan dauden neurri fisikoen bitartez kalkulatu ahal izateko. Eredu horiek izaera askotako aldagaiak kalkulatzen laguntzen dute, hala nola desplazamenduak, azelerazioa edo egitura bateko deformazioaren eta tentsioen balioak.
  • Egitura batean pitzadura bat identifikatu ondoren, akatsaren larritasuna ebaluatzea eta lodiera handiko egiturei ( > 25 mm) atxikitako txaplaten bidez konpontzeko modua diseinatzea ahalbidetzen duten ereduen garapena. Ereduek pitzadura zabaltzeko abiadura ahalbidetzen dute jatorrizko egoeran eta zabaltze abiadura hori murriztea hainbat konponbide estrategiatarako.
  • Kalkulu ereduak garatzea fabrikazio prozesuan pieza bati aplikatzen zaizkion tentsioen karga egoerak kalkulatu ahal izateko. Informazio hori piezari jasanarazi egiten zaizkion kanpoko esfortzuekin (kargak) erabiltzen da, nekearekin duen bizitza kalkulatzeko. Fabrikazio prozesuaren ondorioa ezagututa, posible da prozesua optimizatzea pieza batek kanpoko kargak jasateko duen ahalmenean duen eragina minimizatzeko (edo hobetzeko ere bai). Azterlan honetan indukzio bidezko tenplaketa prozesuan zentratu gara; piezen propietate mekanikoak hobetzeko sarri erabiltzen den prozesua da.

Beste ikerketa proiektu batzuk

close overlay