UP2DATE
Software kritikoaren urrutiko eguneratzea automobilgintza eta tren sektoreetarako

Parte hartzaileak
- IKERLAN
- Barcelona Supercomputing Center (BSC)
- OFFIS
- TTTech Auto AG
- Ingenieurgesellschaft für Auto und Verkehr GmbH (IAV)
- MARELLI
- CAF Signalling
Iraupena
2020-2022
Aurrekontua
3 846 290 €
Programa
Europar programak: Horizon 2020 - Research and Innovation Framework Programme
UP2DATEn helburua teknologia berriak garatzea da, garraiobideen sistema kritikoetan (autoak eta trenak, esaterako) softwarea urrunetik eta modu seguruan eguneratzeko. Sistema horietan segurtasuna funtsezko faktorea da, eta akats batek galera ekonomiko nabarmenak eragin ditzake, baita giza bizitzarako mehatxuak ere.
Urruneko eguneratze horiek (OTASU, Over The Air Software Updates) prestazio handiko konputu-plataformetan egiten dira, ahalmen eta konplexutasun handiagoarekin. Horregatik, UP2DATek, diseinuan bertan segurtasuna eta eguneratze-mekanismoa lantzeaz gain, monitorizazio-soluzioak garatuko ditu, softwarearen eguneratze bakoitzean sistemaren portaera gainbegiratzeko, haren segurtasuna bermatzeko eta zibersegurtasun-erasoa jasateko arriskua saihesteko Etorkizunean segurtasun funtzionaleko (IEC-61508, ISO-26262) eta zibersegurtasuneko (IEC-62443, ISO-21434) estandarren ziurtagiriak lortzeko estrategia eskainiko du proiektuak.
Teknologia berri horiei esker, eguneratzeen antzeko prozeduren bidez, kontrol-sistemetan azken berrikuntzak instalatzeko edo programazio-akatsak zuzentzeko aukera izango da, konponketarik edo desplazamendurik egin beharrik gabe.
gure ekarpena
IKERLANek batez ere segurtasunarekin lotutako jardueretan parte hartuko du, eta segurtasun funtzionalean eta zibersegurtasunean duen esperientzia eskainiko du.
Horretarako, hainbat jarduera egingo ditu, besteak beste, arkitektura seguru baten definizioa, segurtasun-liburutegi bat ezartzea eta erakunde ziurtatzaile batekin ebaluatzeko segurtasun-kontzeptuak definitzea. Gainera, jarduera horiek biltzen dituen lan-paketearen buru izango da.
IKERLANek ere zeregin garrantzitsua izango du trenbide-azterketari dagokionez, eta CAF Signalling-i laguntza emango dio bere kasuaren etorkizuneko ziurtagarritasunaren garapenean eta azterketan.