options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

Parte hartzaileak

  • GOIZPER, S.COOP
  • FAGOR ELECTRÓNICA, S.COOP.

Iraupena

2018-2019

Aurrekontua

122 553, 00 €

Programa

Eusko Jaurlaritza: HAZITEK


Proiektu honen helburu nagusia da sistema adimendun autonomo bat garatzea, zeinarekin balazten eta enbrageen higadura egoera monitorizatu eta funtzionamenduan zenbaterainoko efizientzia duten diagnostikatu ahal izango den, ferodoen narriadura eta enbrage-balaztak ukipen gainazalean duen barruko tenperatura  kontrolatuz.

Proiektuaren xedea da balazta-enbrage baten egoeraren kontrola ahalbidetzea, marruskaduraren eraginpean dauden pastillen higadura eta marruskadura puntuko tenperatura neurtuz.  Horrek ahalbidetzen du, batetik, higaduraren monitorizazio etengabean oinarritutako mantentze lan prediktiboa egitea eta, bestetik, tenperaturaren bitartez lanaren eragiketa ezagutzea. Hau da, garatutako soluzioak funtzionamendu baldintza egokien kontrola ere ahalbidetzen du, sentsoreen datuak konbinatzen baititu, eta horrela hainbat fenomeno saihesten ditu, hala nola fading-a (balazta sistemaren eraginkortasunaren galera intentsiboki erabiltzearen ondorioz)

Hala, balio erantsi handiko soluzio bat emango da proposamen honetan parte hartzen duten enpresentzat –Fagor Electrónica eta Goizper–, eta, bereziki, proposamena gidatzen duen enpresarentzat –Goizper, balazta-enbrageen garatzailea eta fabrikatzailea–.

gure ekarpena

IKERLAN Goizperrekin eta Fagor Electrónicarekin aritu da elkarlanean zeregin hauek egiten:

  • Garatu beharreko soluzioaren zehaztapen teknikoen identifikazioa.
  • Beharrezkoak diren sentsoreen optimizazioa eta industrializazioa.
  • Balazta-enbragearen gorputzean kokatuta dagoen nodo igorlean esku hartzen duten azpimodulu guztien diseinua eta garapena.
  • Hari gabeko nodo sentsorearen premia energetikoen analisia.
  • Modulu hartzaile baten diseinua eta garapena.
close overlay