options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

Safe4RAIL-2

Tren seguruagoak eta eraginkorragoak

Safe4RAIL-2

Parte hartzaileak

  • IKERLAN S COOP 
  • TECHNIKON FORSCHUNGS- UND PLANUNGSGESELLSCHAFT mbH 
  • TTTECH COMPUTERTECHNIK AG 
  • MOXA EUROPE GMBH 
  • WESTERMO TELEINDUSTRI AB 
  • EURECOM 
  • ETAS GMBH 
  • LIEBHERR-TRANSPORTATION SYSTEMS GMBH & CO KG 

Iraupena

2018-2021

Aurrekontua

3 991 632,50 €

Programa

Europar programak: H2020: Shift2Rail


Ekimenak, IKERLANen partaidetzarekin aurretik garatu zen Safe4RAIL proiektu europarrean lortutako emaitzak abiapuntutzat hartu eta hauen garapenean aurrerapausoak egiteko hiru jarduera ardatz definitu ditu.

Proiektuak finkatutako helburuetako bat trenaren buseko kontrol eta monitorizazio datuak zehaztasun handiagoz kudeatzea da (Train Control and Monitoring Systems izenekoa edo TCMS). Horretarako, partzuergoa Time Sensitive Network (TSN) teknologia tren sektorean lehen aldiz inplementatzeko bideak ikertzen ari da; teknologia horrek sistemak denbora errealean sortu, banandu, sinkronizatu eta bideratzeko mekanismoak ditu.

Kableak kentzea trafikoa hobetzeko, bigarren proiektu honek urrats bat harago joan nahi du hari gabeko soluzio bat garatuta trenaren buserako, zeinarekin bagoien arteko konexio fisikoak kendu ahal izango diren. Hari gabeko teknologiek lagunduko dute trenaren osagaiek eta inguruko beste elementu batzuek (beste tren batzuk, bidaiariak, etab.) elkarren artean komunikazio malguak edukitzen, eta horrek, halaber, ekarriko du Europan tren adimentsuagoen flota bat eta tren sistema efizienteagoa egotea.

Frenoen, trakzioaren edo aire girotuaren kontrolak dira trenaren kontrol unitateetan instalatutako aplikazioen bitartez kudeatzen diren eta urrutitik bideratzen diren eragiketetako batzuk. Safe4RAIL-2 proiektuaren hirugarren eta azken ardatzak aplikazio horiek modu birtualean probatzeko aukera ematen die aplikazioen garatzaileei, trenean gailu berriak integratu aurretik balidazioak egiten utzita.

gure ekarpena

IKERLAN arduratuko da Safe4RAIL-2 proiektu europarra koordinatzeaz Europako bost herrialdek osatutako partzuergo batean, zeinak trenaren busari sendotasun eta malgutasun handiagoa ematea baitu helburu, besteak beste, busa izanik bidaiarien segurtasunerako funtsezkoak diren alderdiak –frenoak, azelerazioaren kontrola, ke eta su detektagailua edo alerta sistemak, esaterako– kontrolatzeko unitatearen barne komunikazioak zentralizatzen duen sistema.

KONTSULTATU HEMEN PROIEKTU HONEN XEHETASUN GUZTIAK projects.shift2rail.org/s2r_ip1_n.aspx?p=SAFE4RAIL-2

close overlay