ON-MOBILITY
Energiaren kudeaketarako soluzio aurreratuak eta karga sistemak Smart Mobilityra bideratuta

Parte hartzaileak
- IKERLAN
Iraupena
2018 - 2019
Aurrekontua
150 011,76 €
Programa
Gipuzkoako Foru Aldundia: Gipuzkoako zientzia, teknologia eta berrikuntza sarea
Gizartean dagoen ingurumenarekiko kontzientzia handiagoari esker eta biltegiratzeko sistemen prezioen murrizketari esker posible izaten ari da mundu mailan mugikortasun iraunkorreko soluzioak garatzea eta ezartzea, gaur egun autobus hibridoen eta elektrikoen ezarpena hirietan soluzio nabarmenetarikoena izanik.
Zabalkunde masiboa ahalbidetzeko, hiriko garraioaren sektoreko industriak azken erabiltzaileentzat zein operadoreentzat efizienteagoa eta errentagarriagoa izango den hiriko mugikortasuna ahalbidetuko duten soluzioak garatzeko erronka du.
Egoera honen aurrean, On-Mobility proiektua jarri da martxan behar hauei erantzuna emateko bi helburu nagusirekin. Lehenengoa, biltegiratzea kudeatzeko soluzio adimendunak eta karga sistema aurreratuak garatzea, energetikoki efizientea eta ekonomikoki errentagarria den hiriko mugikortasun elektrikoaren zabalkundea erraztuko duten teknologi gisa. Bigarrena, ikerketaren Euskal Sareko agenteen lehiakortasuna eta bikaintasuna bermatzea, mugikortasun elektrikoa errazten duten eta euskal industri ehunaren premietara egokitutako teknologien inguruan, erraz transferitu ahal izateko.
gure ekarpena
IKERLANetik, biltegiratze sistemen bizitzaren estimazioan fidagarritasuna eta zehaztasuna hobetu ahal izateko teknologia garatuko da. Biltegiratze sistemen kudeaketarako soluzio berritzaileak sortuko dira baita ere, haien bizitza baliagarrian erabilera optimizatzeko. Zentroak gainera ezagutza eta gaitasun guztiak aplikatuko ditu potentzia elektronikako bihurgailuen garapenari heltzeko, erdioeroale berrietan oinarrituta, kargarako azpiegitura eraginkorragoa eta aurreratuagoa gauzatzeko.