INDUCTICE: indukzio teknologia hegazkinak izotzaren aurka babesteko
Aplikazio berria hegazkinen hegoak berotzeko

Parte hartzaileak
- AIRBUS DS
- IKERLAN
Iraupena
2016-2019
Aurrekontua
252.577,50 €
Programa
Europar programak: JTI-CLEAN SKY 2
Proiektu hau INDUCTAIR proiektuaren jarraipena da, Airbus DS eta IKERLANen artean garatutakoa ere bai, eta MINECOtik diru-laguntza (RETOS Colaboración 2014) jaso duena.
gure ekarpena
Proiektua jarraituz, IKERLAN aplikazio berritzaile bat garatu du Airbus DS enpresarako, hegazkinen hegoak izotzetik babesteko, eta horretarako indukzio elektromagnetikoaren teknologia erabili du. Euskal zentro teknologikoak, zeinak elektromagnetismoan oinarritutako aplikazioak garatzen baititu hainbat sektoretarako, material konposatuz eginiko aireontzietan integratuta dagoen sare mehe bat (0,1 milimetrotakoa) berotzeko metodo bat ezarri du. Berotze-metodo bezala erabiltzen denean, indukzio elektromagnetikoak eraginkortasun eta azkartasuna eskaintzen digu; horregatik ohiko metodoekin konparatuz onurak ekarri ditu.