FRACTAL

Parte hartzaileak
- ZYLK
- LKS
- CAF Signalling
- Prointec
- Solver
- BSC
- Universidad Politécnica de Valencia.
Iraupena
2020-2023
Aurrekontua
761.828,38€
Programa
Europar programak: Horizon 2020 - Research and Innovation Framework Programme
Asmoa da adimen artifizialean oinarritutako digitalizazio soluzio bat sortzea, makinak 'autodiagnostikatzeko' gai izan daitezen, ingurunera egokitu, akatsak aurreikusi eta akatsak gertatu baino lehen konpontzeko. Horretarako, hardware eta software soluzio bat garatuko du, makinei adimena eta gaitasun kognitiboak emango dizkiena eta hainbat sektoretan aplikatu ahal izango dena, hala nola energian, garraioan edo industrian.
Soluzioak aplikaziorako aukera ugari du. Europar Batasunean ikerketarako lehentasunezko interesgune diren lau teknologia hauek konbinatzen ditu: batetik, edge computinga – Datuen prozesamendua datuak sortzen ari diren lekutik ahalik eta gertuen hurbiltzean datza, prozesamendu hori hodeitik azken gailuetara mugituta –, bigarrenik, big data; hirugarrenik, 5G eta, azkenik, adimen artifiziala. FRACTALi esker, adibidez, ekoizpen planta bateko gailu fisikoak elkarren artean komunikatu ahal izango dira, eta datuak partekatzeko gai izango dira; horrela, instalazioan ager daitezkeen arazoak konpontzen lagunduko dute, gizakiak esku hartu beharrik gabe. Era berean, industria inguruneetan talkak saihesteko oztopoak antzematea ahalbidetuko du, bai eta hiriko tren autonomoek doitasunezko geldialdiak egin ahal izatea edo beste ibilgailu eta pertsona batzuen presentzia kalkulatzea ere. Are gehiago, ingeniaritza zibileko obretako segurtasuna hobetuko du, azpiegiturak droneekin zainduz, egon daitezkeen arriskuak denbora errealean identifikatzeko. Garapen fasea gaindituta, FRACTAL nazioarteko hainbat enpresatan instalatuko da, besteak beste, CAFen.
gure ekarpena
Ikerlanetik, proiektua koordinatzeaz gain, hardwarea diseinatzen eta garatzen laguntzen dugu, irtenbidea segurtatzeko ahalmenen zati baten buru gara, adimen artifizialeko plataformaren buru izango gara eta bertan ezarriko diren garapenen ardura ere gurea izango da, eta erabilera kasu-bakoitzeko beharrezkoak diren eredu prediktiboen ezarpenean parte hartuko dugu. Azkenik, edge computing eta 5G komunikazioetako zatietan ere lan egingo dugu. Beraz, Ikerlanetik aipatu ditugun funtsezko bost teknologietan lan egiten dugu.