options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

ETEKINA

Industria prozesuen portaera energetikoen hobekuntza, hauetan askatu ohi den beroa berreskuratuz eta berrerabiliz

ETEKINA

Parte hartzaileak

  • IKERLAN
  • FAGOR EDERLAN S.COOP.
  • INDUSTRIAL FURNACES INSERTEC S.L.
  • ECONOTHERM (UK) LIMITED
  • BRUNEL UNIVERSITY LONDON
  • SIJ METAL RAVNE DOO
  • JOZEF STEFAN INSTITUTE
  • CERAMICHE ATLAS CONCORDE SPA
  • UNIVERSITA DEGLI STUDI DI MODENA E REGGIO EMILIA
  • EUROPEAN SCIENCE COMMUNICATION INSTITUTE (ESCI) GGMBH

Iraupena

2017 – 2021

Aurrekontua

5 507 380 €

Programa

Europar programak: Horizon 2020 - Research and Innovation Framework Programme


Etekina proiektu europarraren helburua ekoizpen prozesuen portaera energetikoa hobetzean datza, prozesu horietan askatu ohi den beroa berreskuratuz eta berrerabiliz. Bero trukagailuak garatzeko eta baliozkotzeko lanak egiten ari dira, kaloduktoen teknologia oinarri hartuta, altzairu, zeramika eta ferrosoak ez diren metalen sektorerako. 

Kaloduktoak bero trukagailuak dira, eta beroa transferitzeko ahalmen handiagoa dute, gaur egun baztertzen diren hondar beroei etekin handiagoa ateratzeko aukera ematen dute eta. Proiektuaren baitan garatutako kaloduktoak egokituta egongo dira aipatuko sektoreetako industria prozesuetan dauden efluenteetara, beroa eraginkortasun eta errentagarritasun handiagoz berrerabiltzea lortzeko. 

Berreskuratutako beroa industria prozesuetan erabiliko da, prozesuen efizientzia energetikoa hobetu eta kostu operazionalak gutxituz. 

Proiektuan garatu diren bero trukagailuak hiru industria plantatan ezarriko dira, beroa berreskuratzeko eta berrerabiltzeko prozedura baliozkotzeko. Zehazki, Fagor Ederlan lantegiak Arrasate-Mondragónen dituen instalazioetan (sektore ez-ferrosoa), SIJ Metal Ravne enpresak Eslovenian dituen instalazioetan (altzairuaren sektorea) eta Ceramiche Atlas Concorde Spa enpresak Italian duen plantan (zeramikaren sektorea) instalatuko dira erakusleak.

gure ekarpena

IKERLANek, industria prozesuen efizientzia energetikoa analizatzeko gaur egun zentroan garatzen ari garen metodologia osatzen duen ekimen hau zuzentzen du, hainbat sektoretarako industria aplikazioetako efizientzia termikoa hobetzeko aukera berriak identifikatzeko eta garatzeko ikerketak egiten jarraitzen uzten digularik. 

KONTSULTATU HEMEN PROIEKTU HONEN XEHETASUN GUZTIAK www.etekina.eu/


Beste ikerketa proiektu batzuk

close overlay