ELASTIC
A Software Architecture for Extreme-ScaLe Big-Data AnalyticS in Fog CompuTIng Ecosystems

Parte hartzaileak
- Barcelona Supercomputing Center – Centro Nacional de Supercomputación (BSC, Spain)
- IKERLAN S COOP (IKL, Spain)
- Instituto Superior de Engenharia do Porto (ISEP, Portugal)
- Information Catalyst for Enterprise LTD (ICE, United Kingdom)
- SixSQ SARL (SIX, Switzerland)
- Thales SA (TRT, France)
- Thales Italia SPA (THALIT, Italy)
- Gestione ed Eserizio del Sistema Tranviario SPA (GEST, Italy)
- Citta Metropolitana di Firenze (FLO, Italy)
Iraupena
2018-2021
Aurrekontua
5 920 581,25 €
Programa
Europar programak: Horizon 2020 - Research and Innovation Framework Programme
Gaur egun, big-data teknologia informazio kopuru ikaragarriak prozesatzen dituzten sistematan integratzen da, informazio hori hainbat datu iturritatik datorrelarik, batzuetan geografiatik ere banatuta. Era berean, sistema horiek hainbat ezaugarri ez-funtzional bete behar dituzte (denbora erreala, efizientzia energetikoa, komunikazioen kalitatea eta segurtasuna…), ezaugarri horiek berezkoak direlarik datuen analisiak garrantzia handia hartzen duen erabilera kasuetan. Adibide gisa, hiri adimendunak (smart cities) edo fabrikazio adimenduneko domeinuak (Industry 4.0) aipa ditzakegu.
ELASTICen egitekoa izango da software arkitektura (AS) berria garatzea, sistema diseinatzaileei erronka horri egiten lagundu ahal izateko. ASak “elastikotasun” kontzeptu berria eramango du, konputazio ingurune guztiko baliabideak banatu eta antolatzeko, edge nodoetatik lainoraino, fog computing modelo berritzailea aplikatuz. Elastikotasun ideia berriak lan analitikoko karga eskaerak exekutatzea ahalbidetuko du, baita ezaugarri ez-funtzionalak asetzea ere. Fog computing arkitekturak energia aldetik efizienteak diren arkitektura paraleloak eramango ditu, honako hauekin konbinatuta: banatutako biltegiratze berritzailearekin, komunikazio seguruekin eta lainoko konputazio soluzio aurreratuekin. Ikuspegi orokor batetik, ASak ahalbidetuko du era estatikoan eta dinamikoan sortutako datuen analisia konbinatzea eskalagarritasun handi-handiko soluzio bakarrean, lan analitikoko kargak era efizientean banatuko direlarik konputazio ingurune guztian, kontuan hartuta prozesatzeko egokitzapena eta beharrak.
ELASTICen potentziala erabilera errealeko kasu batean frogatuko da, mugikortasun adimendunaren esparruaren barruan, horretarako sentsore azpiegitura garrantzitsua erabiliko delarik, Florentziako tranbia sarean datu bolumen oso handia jasotzeko. Tranbiek arkitektura txertatu aurreratuak eramango dituzte, eta sentsore heterogeneoak, ibilgailuetatik azpiegiturarako konektibitatea (ingelesez vehicle-to-infrastructure edo V2l) eta baliabideak eskuragarri lainoan. Gidatze lagundutako sistema aurreratuetarako, mantentze lan prediktiborako eta beste garraio batzuekin, publiko zein pribatu, elkarri eragiteko aplikazioak hautatu dira banatutako sentsoretatik datozen datu heterogeneoen fluxu handi-handiak era efizientean prozesatzeko.
ELASTIC teknologiak ahalbidetuko du mugikortasun zerbitzu berritzaileak garatzea eta etorkizunean etorriko diren mugimendu sistema erabat autonomoetarako oinarri teknologikoak prestatzea.
gure ekarpena
IKERLANek proiektu honetan emango duen laguntza izango da honako esparru hauetan duen esperientzia eta know-howa eskaintzea: komunikazio seguru eta konputazio aurreratuen sistematan, eta big-data inguruneetan software arkitekturak garatzea eta datuak prozesatzea. IKERLANek proiektuko fase guztietan hartuko du parte, bai konputazio ingurunearen garapenean, bai erabilera kasu desberdinetarako gerora egingo den hedapenean.
Zehatzago esateko, fog computing arkitekturaren garapenari dagokion lan multzoko liderra da IKERLAN, berak integratuko ditu-eta gailuetako datu prozesamendua (edge nodoak), lainoko azpiegitura (cloud computing) eta komunikazioak konputazio ingurune aurreratu eta adimendun bakarrean. Rol garrantzitsua jokatuko du segurtasuna zaintzen eta komunikazioaren kalitatea bermatzen, horretarako eraso arriskua murriztu eta soluzioaren erabilgarritasuna handituko dituzten politikak eta tresnak erabiliko dituelarik.