options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

ÉGIDA

Segurtasun eta informazioaren pribatutasunaren teknologiak

ÉGIDA

Parte hartzaileak

  • Gradiant

  • Fidesol

  • Vicomtech

  • IKERLAN

Iraupena

2020-2022

Aurrekontua

3 359 955,00 €

Programa

Estatuko administrazioa: Ayudas CERVERA para Centros Tecnológicos


ÉGIDA taldeak, zeina GRADIANTek, FIDESOLek, VICOMTECHek eta IKERLANek osatzen baitute, informazioaren segurtasunaren erronketan Espainiaren posizionamenduaren lider izatea du helburu.

ÉGIDA talde estrategikoaren helbururik garrantzitsuena da erreferente bihurtzea segurtasun teknologietan eta informazioaren pribatutasunean, estatuan nahiz nazioartean. Egitekorik garrantzitsuena da elkarrekin ikerketa eta garapeneko lanak burutzea definitutako jarduera lerroetan, taldea osatzen dugun zentro teknologikoen arteko lankidetza sustatzea eta elkarren artean jakintza arlo anitzeko ikerketa gune bat egituratzea, ardatza izango duena merkatuari ezagutza eta teknologia transferitzea, erronka horri aurre egiteko behar den talentua geureganatuz eta prestatuz.

gure ekarpena

IKERLANek proiektuari zibersegurtasunean duen esperientzia eskainiko dio, hala osagai industrialen garapenean, ebaluazioan eta egiaztapenean, nola sare banatuentzako teknologietan, 5G, loT edo Blockchain sare zelularrena, kasu.

Gainera, IKERLANek proiekturako erabilgarri jarriko du bere zibersegurtasuneko laborategia, zeina erabat gaitua dagoen osagai industrialak eta informazio eta komunikazio teknologietan (IKT) oinarritutako sistemak balioztatzeko. Laborategi honekin sistemak egiaztatu daitezke, honako helburu hauekin: balizko ahultasunak aurkitzea, komunikazioen sendotasuna neurtzea, segurtasun mekanismoak egiaztatzea, bai eta zenbait eraso egin ere, hala nola alboko kanal erasoak edo  hutsegiteen injekzioak.


Beste ikerketa proiektu batzuk

close overlay