options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

CYBERPREST

Zibersegurtasun industrialerako teknologiak

CYBERPREST

Parte hartzaileak

  • IKERLAN
  • TECNALIA
  • Ceit-IK4
  • Vicomtech
  • Tecnun 
  • UPV/EHU
  • EPS-MU
  • BCAM

Iraupena

2018 - 2019

Aurrekontua

712 800,00 €

Programa

Eusko Jaurlaritza: ELKARTEK


Zibersegurtasuna zinez faktore garrantzitsu bihurtu da industriaren arloan. Industria 4.0 estrategia abiarazi izanak asko areagotu du industria sistemen konektibitatea, eta horrek dakar, aldi berean, eraso eta mehatxu arriskuak ere ugaltzea.

Industria sistemak babesteko behar-beharrezkoa da teknologia eta espezializazio maila handia edukitzea; izan ere, hartu beharreko neurriek lotura hertsia eduki behar dute babestu beharreko gailuen ezaugarriekin, eta horien diseinuan bertan txertatu behar dira. Horretarako, funtsezkoa da EAEko enpresek zibersegurtasunaren arloan ahalik eta gaitasun handienak izango dituen zentro eta unibertsitate sare bat edukitzea, bai eta ezagutza handia ere segurtasunaren, araudien, mehatxuen eta teknologiaren arloetan.

Testuinguru horretan, CYBERPREST proiektua sortu da, Euskal Industriaren Negozio Aurreratu eta Adimendunari irtenbide bat bilatzeko beharrezkoa den zibersegurtasun ezagutza sortzeko, erasoei aurrea hartzeko eta euskal industria enpresen negozioa babesteko. Era berean, Ikerketaren Euskal Sareko eragileen lehiakortasuna eta bikaintasuna bermatzea bilatzen du, lehen mailako zibersegurtasun teknologiei dagokienez, bai eta Basque Cybersecurity Centreren estrategia bultzatzea eta osatzea ere, laborategi banatuaren bitartez, non partzuergoko hainbat kidek parte hartzen duten.

gure ekarpena

IKERLANen, proiektuaren kudeaketa gidatzeaz gainera, produktu seguruetarako garapen metodologiaren egiaztapena hartuko dugu ardatz, eta industria produktuetan zibersegurtasuna baliozkotzeko estrategiak definituko ditugu. Era berean, zaurgarritasunak hautemateko eta kudeatzeko tresnei begira eta ultra-low power gailuetarako konfiguragarriak diren segurtasun neurriei buruz dugun ezagutzaren berri emango dugu. Eta Blockchaini buruzko IoT aplikazio seguru eta eraginkorrak ere garatuko ditugu, eta gailu txertatuetarako egikaritze ingurune seguruen hedapenean parte hartuko dugu.

close overlay