options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape

CL-Windcon

Parke eoliko efizienteagoak eraikitzeko eredu informatikoak

CL-Windcon

Parte hartzaileak

  • GENERAL ELECTRIC DEUTSCHLAND HOLDING GMBH
  • ENEL GREEN POWER
  • RAMBOLL IMS INGENIEURGESELLSCHAFT MBH
  • GARRAD HASSAN & PARTNERS LTD
  • TECHNISCHE UNIVERSITEIT DELFT
  • UNIVERSITAET STUTTGART
  • TECHNISCHE UNIVERSITAET MUENCHEN
  • STICHTING ENERGIEONDERZOEK CENTRUM NEDERLAND
  • POLITECNICO DI MILANO
  • IKERLAN S COOP
  • AALBORG UNIVERSITET
  • QI ENERGY ASSESSMENT SL
  • UL INTERNATIONAL GMBH
  • ALLIANCE FOR SUSTAINABLE ENERGY LLC

Iraupena

2016 – 2019

Aurrekontua

4 931 422,50 €

Programa

Europar programak: Horizon 2020 - Research and Innovation Framework Programme


CL-Windconen hainbat eredu garatuko dira, eta eredu horiekin aerosorgailuen eta parke eolikoen diseinu integrala egin ahal izango da haizearen ustiapena optimizatzeko, mantentze lanen gastuak murrizteko eta sare elektrikoa doitzeko zerbitzuetan parte hartzeko energia eolikoak duen ahalmena hobetzeko. Horren ondorioz, parkeetako ustiapena ekonomikoki bideragarria izango da, parkeak energia gehiago sortzeko gai izango dira eta sare elektrikoak energia eolikoko portzentaje handiagoa onartu ahal izango du bere mix-ean.

Zehazki, lortu nahi da, besteak beste, energia eolikoaren kostu global normalizatua % 10 murriztea (LCOE), parkeetako ekoizpena % 4-5 inguru handitzea, eragiketa kostuak % 4 gutxitzea, makinaren bizitza baliagarria % 1 luzatzea eta osagaien materialen kostuak % 3 eta % 4 artean murriztea. Proiektuaren ondoriozko hobekuntza tekniko horiek ekonomian eta ingurumenean duten inpaktu globala ere aztertuko da.

gure ekarpena

IK4-IKERLANek aerosorgailuen kontrol automatikorako sistema bat diseinatu eta inplementatuko du, zeinak esandako prestazioak eskainiko ditu, parkearen eta aerosorgailuaren helburuak harmonizatuz. 

Gainera, zentroak parke eolikoen kontrol automatikoa diseinatzeko metodoak proposatuko ditu, aerosorgailuen prestazio berriak erabiliz, energiaren errendimendua hobetzeko, mantentze lanen premiak hobeto kudeatu ahal izateko eta erabilgarritasuna hobetzeko.

Esteka honetan, IK4-IKERLANek proiektu honentzat garatzen ari den software-aren zati bat eskuragarri dago. OpenDiscon, aerosorgailu bat baino gehiagora adaptatzen den kontrolagailu bat da. Euskarria, simulazio-zerbitzua edo software osoa behar izanez gero, Iker Elorza ikertzailearekin harremanetan jar zaitezke behean. 

KONTSULTATU HEMEN PROIEKTU HONEN XEHETASUN GUZTIAK www.clwindcon.eu/

Harremanetan jarri

shape

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Iker Elorza

Kontrola eta Monitorizazioa arloko ikerlaria

Jarri harremanetan
close overlay