options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Zibersegurtasun industriala

shape

Industriaren eremuan, gero eta konektibitate handiagoa ezartzen zaie sistemei, urrutitik monitorizatu eta kudeatu ahal izateko.  Konektibitate kate horretatik erasoak edo intrusioak izateko arriskua dakar horrek denak. 

Horregatik, gaur egun zibersegurtasuna elementu estrategikoa da industriaren lehiakortasunerako, eta funtsezko faktorea 4.0 industriako teknologien bilakaerarako. Industriako produktuetan elementu bereizgarri bat sartzea ahalbidetzen du hainbat eremutan, hala nola fabrikazio aurreratuan, garraioan eta energian. 

Industriako zibersegurtasunaren alorrean teknologia berriak ikertzen ditugu plataforma digitaletara konektatuta dauden sistema elektroniko txertatuen babesa handitzeko.  Zibersegurtasuneko irtenbideak eman nahi ditugu, balio kate osoan: sentsorean, elektronikan, software txertatuan, konektibitate soluzioan, datuak prozesatzeko eta barneratzeko plataforman, eta datuen analisian eta bistaratze aurreratuan ere bai. 

Era berean, teknologiarik berritzaileenak sartzen ditugu, horretarako metodologia egiaztatuak erabiliz eta produktuaren zibersegurtasuneko estandarrak betetzearen gaiari helduz. Zibersegurtasuneko ebaluazioetarako laborategi bat daukagu, zeina  Basque Cybersecurity Centreren eta Zibersegurtasuneko Basque Digital Innovation Hub-en parte baita.

Zibersegurtasun industriala IKERLAN

Lanean erabiltzen ditugun teknologiak

  • Zibersegurtasuneko eskemak IoT protokolo arinetarako
  • Zibersegurtasuna Plataforma Digitaletan (front-end eta back-end)
  • Erabiltzaile interfaze ziberseguruak garatzeko metodologiak
  • Sistema txertatu konektatuetarako PKI azpiegiturak (Public Key Infrastructure) kudeatzea eta sortzea
  • Webguneko HMIen segurtatze aurreratua identifikazioaen eta sarbidearen kudeaketarako
  • Erregistro banatuko teknologiak (adibidez, Blockhain) industriaren sektorerako
  • Konfiantzako teknologien inplementazioa (trustworthy) industriako inguruneetarako
  • Ordainketarako pasabideak eta sistemak IoT inguruneetarako.
  • Garapeneko bizitza ziklo zibersegurua, IEC-62443-4-1arekin bateragarria
  • Elementu seguruen integrazioa hardware-an (TPMak, crypto-authentication chips, etab.)
  • Liburutegi kriptografikoen garapena eta integrazioa
  • Kontraneurrien ezarpena alboko kanal erasoen eta arau hausteen injekzioaren aurrean
  • Jabetza intelektualaren babesa
  • Osagaien eta ordezko piezen jatortasunaren babesa
  • Industriako osagaien zibersegurtasunaren ebaluazioa
  • Softwarea eguneratzeko estrategia sistema kritikoetarako

Harremanetan jarri

shape
David González

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

David González

Zibersegurtasun industriala alorreko arduraduna

Jarri harremanetan
close overlay