Sistema Txertatu Fidagarriak
Sistema txertatuak produktuetan integratutako gailu elektronikoak dira. Funtzio bat edo gehiago kontrolatzen dute, baliabide mugatuekin eta giroko baldintza txarrekin. Maiz erabiltzen ditugun garraio sistemek (igogailuak, trenak eta autoak) sistema txertatuen kopuru handia dute eta haiek arduratzen dira beste hainbat funtzioaren artean mugimenduaren kontrolaz, konektagarritasunaz, autodiagnostikoaz, energiaren gestioaz, pertsonen erosotasunaz eta segurtasunaz.
Alor honetan, hardwarea, softwarea, FPGA eta komunikazioak biltzen dituzten prozesamendu sistema horien garapenean aurrera egin dugu. Hala, haiek barneratuta dituzten objektuek honako ahalmen hauek izango dituzte: fidagarritasuna (segurtasuna, eskuragarritasuna, fidagarritasuna, mantentzeko gaitasuna), segurtasuna, “inteligentzia”, konektagarritasuna, energiaren gestioa, ingurunearekiko elkarrekintza eta produktibitatea.

Lanean erabiltzen ditugun teknologiak
- HIL (Hardware in the Loop) izenekoan oinarritutako ereduetatik kodea sortzea
- Kontroleko softwarearen sorkuntza automatikoa
- SW Mixed criticality plataformen transferentzia
- Segurtasun funtzionaleko ziurtagiria (IEC-61508, EN-5012x, ISO-26262 eta abar)
- SW egiaztapena eta balioztatzea
- SW arkitekturen diseinua
- SIL3 segurtasun funtzionalaren gestioa (FSM)
- Ada, MPI eta OpenMP lengoaiak
- IEC 61508 ziurtagiria
Harremanetan jarri

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.
Jon Pérez
Sistema Txertatu Fidagarriak alorreko arduraduna
Jarri harremanetan