options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Potentzia Elektronika

shape

Energia elektrikoa funtsezkoa da gure gizartean, baina hori erabili ahal izateko kontrolatu eta transformatu beharra dugu. Potentzia elektronikak modu eragingarrian, seguruan eta malguan egitea ahalbidetzen du potentzia bihurgailuei esker. Gailu horiek diseinatu ahal izateko, elektronikaren eta horiek erabiltzeko amaierako aplikazioaren  inguruko ezagutza handiak ditugu. Gainera, beste alderdi batzuk ere ondo ezagutzen ditugu: kontrola, hozketa, diseinu elektromekanikoa eta haiei lotutako sistema elektromagnetikoak.

IKERLANen arlo hori ikertzen dugu fidagarritasunari eta kostuari dagokienez eskakizun maila handieneko prestazioak eta aplikazio ugariek eskatutako gainerako ezaugarri teknikoak betetzea lortzeko.

Potentzia elektronika

Lanean erabiltzen ditugun teknologiak

Honako hauen diseinu eta garapen integrala:

  • Makina eta eragingailu elektrikoak
  • Makina elektrikoen kontrol estrategiak
  • Kontaktu estatikorik eta dinamikorik gabeko karga sistemak (Inductive Coupling Power Transfer)
  • Indukzio bidezko beroketako aplikazioak
  • Induktantziak eta transformadoreak
  • Diseinu tresna pertsonalizatuak

Erabilitako simulazio tresnak: Flux 2D/3D, Maxwell, Matlab/Simulink, PLECS, MotorCAD

Tren trakzioko, aeronautikako, altxatzeko, energia berriztagarrietako, berokuntza industrialeko eta etxetresna elektrikoetako aplikazioetan (besteak beste) prototipoak eskala errealean garatzea.

Honako hauen diseinu eta garapen integrala:

  • Topologia gama zabalerako (bi mailakoa, NPC, teilakatuta, erresonantziakoa eta abar) honako hauetan oinarritutako potentzia bihurgailuak: silizioa (Si), silizio karburoa (SiC) eta galio nitruroa (GaN)
  • Bihurgailuetarako kontrol algoritmoak (modulazioa, kontrol loturak…)
  • Si, SiC eta GaN-ezko erdieroaleetarako ateko driverrak
  • Diseinu tresna pertsonalizatuak
  • Erabilitako simulazio tresnak: Matlab/Simulink, PLECS
  • Tren trakzioko, automobilgintzarako, aeronautikarako, altxatzeko, energia berriztagarrietarako, sare elektrikoetarako eta abarretarako aplikazioetan, prototipoak eskala errealean garatzea

Harremanetan jarri

shape
Luis Mir

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Luis Mir

Potentzia Elektronika alorreko arduraduna

Jarri harremanetan
close overlay