options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Informazio eta Komunikazio Teknologiak

shape

Interkonektatuta dagoen mundu batean bizi gara, non digitalizazioari, plataformen arteko interoperabilitateari, datuen analisiari eta adimen artifizialari (AI) esker produktu eta zerbitzu berriak jaio ahal izango diren aplikazioko sektore ugaritan (4.0 Industria, garraioa, energia, logistika, ekipo ondasunak, makina-erremintak, kontsumoko elektronika, etab.).

Industriako sistema txertatuen digitalizazioa bilakaera horren ardatz nagusi bihurtu da. Horretarako, sistema txertatu horiei konektibitatea jartzen diegu, IoT konektibitatea (Internet of Things) eta IIoT konektibitatea (Industrial IoT), urrunetik monitorizatu, kontrolatu eta gestionatu ahal izateko, zerbitzu aurreratuak eskaini ahal izateko (mantentze lan prediktiboak, floten gestioa, analisi aurreratuak, etab).

IKERLANen IKTen arloan, kanpoko erasoaldien aurrean ziberseguruak eta erresilienteak diren ingurune industrialetarako komunikazio sistema fidagarri berrietan eta datu bolumen handiak barneratu, kudeatu eta modu eskalagarrian eta denbora errealean analizatzeko gai diren plataforma digital adimendunetan (alarmak, KPI, iragarpenak eta abar) zentratzen gara.

Horretarako, IoT eta plataforma digitaletan eta datuen analisian eta adimen artifizialean adituak diren ikertzaileen taldeak ditugu. Diziplina biak konbinatuz, sistema txertatuetatik balio kateak ezartzen uzten duten Plataforma digital adimendunak eskaini ditzakegu, konektibitate ziberseguruarekin, eta analitika goiztiarreko gaitasunak dituzten fog/edge-to-cloud arkitektura dinamikoak, bai eta muturreko analitikarako gaitasunak eta Adimen Artifiziala dituzten Cloud Plataformak eta erabiltzaileak datuekin interakzioan egoteko eskemarik aurreratuenak ere.

Informazio eta Komunikazio Teknologiak

Lanean erabiltzen ditugun teknologiak

  • Plataforma Digital Adimendunak, cloud inguruneetan oso-oso eskalagarriak direnak; cloud arkitektura publiko, pribatu eta hibridoak
  • Adimen artifizialeko eta datuen analisirako teknikak, 4.0 Industriako sektoreetan aplikatuak (energia, garraioa, fabrikazio aurreratua, etab.)
  • Adimen artifizialeko algoritmoen bizi zikloa
  • Adimen artifizialeko datu eta algoritmoen interpretagarritasuna
  • Interakzio adimenduna datuen plataformekin, web teknologiekin eta interakzio naturaleko beste modu batzuekin (chatbotak, datu masiboen interpretazioa, etab.)
  • Mikrozerbitzuetan eta “serverless” izenekoetan oinarritutako plataformen garapena
  • Plataforma digitalak diseinatzeko eta baliozkotzeko metodologiak
  • Irismen laburreko IoT konektibitatea (BLE, ZigBee, NFC, UWB, WiFi)
  • Best-in-class irismen luzeko IoT konektibitatean, lizentziatu gabeko bandaren gainean (LoRa, Sigfox), banda lizentziadunen gainean (2G/3G/4G, NB-IoT, LTE-M) eta 5G teknologiaren gainean
  • IoT/IIoT-rako komunikazio protokoloak eta elkarreragingarritasuna: MQTT, CoAP, DDS, LwM2M, AMQP, Websocket, NodeRed, etab.
  • Ibilgailuen arteko komunikazioak (V2X, 802.11p)
  • Outdoor lokalizaziorako teknologiak (GPS, GNSS, celular) indoor lokalizaziorakoak (UWB, BLE)
  • Plataforma digital fidagarriak muturretik muturrera eta komunikazio zuzenarekin eta IoT gatewayen edo edge nodoen bitartez elkarreragingarriak fog plataformen gainean:  fog-to-cloud continuum eta adimen artifizaiala edgean
  • Intelligence of things: Adimen artifizialeko / machine learning gaitasunak batzea edge nodoetan eta analisi eta erabaki hartze goiztiarretarako sistema txertatuetan (latentzia txikia)
  • Eskala handian irtenbide seguruak eta fidagarriak egiaztatzera eta balioztatzera bideratutako IoT garapeneko bizi zikloa

Harremanetan jarri

shape
Josu Bilbao

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Josu Bilbao

IKT alorreko arduraduna

Jarri harremanetan
close overlay