HW eta komunikazio sistemak
Gero eta prestazio handiagoko produktu elektronikoak eskatzen dituen gizarte digitalizatuaren erronkari erantzun behar dio egungo industriak. Adimendun sistema elektroniko aurreratu horiek merkatuko behar berrietara egokitutako produktu industrial berriak sortzea ahalbidetzen dute honako ezaugarri hauek jasotzen dituztelako: aurkako inguruneetan lan egiteko eta integratzeko gaitasuna, errendimendu handiko prozesamendu integratua eta aplikazioaren eskakizunetara moldatutakoa, energiaren gestioa eta konektagarritasuneko irtenbideak edo komunikazio industrialeko loturak.
Alor honetan ingurune industrialetan lan egiteko gai diren sistema elektroniko aurreratuak garatzen ditugu sektoreko araudiak betez (tren arloa, automobilgintza, aeronautika…). Errendimendu handiko hardware sistemak diseinatu eta garatzeko gaitasunak eta metodologiak finkatu ditugu, funtzionalak ez diren baldintza teknikoak betez (EMC, segurtasun elektrikoa, ingurumena); energetikoki autonomoak diren sentsore sistemak eta industria aplikazioen eskakizunetara egokitutako haririk gabeko komunikazio sistema fidagarriak eta sistema kableatuak.

Lanean erabiltzen ditugun teknologiak
- Komunikazio industrialak mugikortasun eskakizunekin (ibilgailuen komunikazioen ITS-G5 eta LTE), denbora errealeko kontrola eta sentsorizazioa
- Irrati-hedapenaren neurketa eta azterketa ingurune industrialetan
- Sistema txertatu industrialen haririk gabe edota kable bidezko konektagarritasunerako soluzio osoen diseinua, simulazioa, ezarpena eta egiaztapena
- Aplikazio industrialetarako PCB antena integratuak
- Modem digitalak FPGA gailuetan eta Software Defined Radio-ren (SDR) plataformen prototipazio osoa
- Aldi baterako sinkronizazioa kable eta hari gabeko euskarrietan (kontrol sistemak eta sentsorizazio banatua)
- Kontrolatzaileak eta komunikazio protokoloak hainbat eskakizunentzat (latentzia baxua, denbora erreala, kontsumo baxua, sendotasuna) eta sistema eragileentzat (Linux, FreeRTOS)
- Errendimendu handiko hardware diseinu eta garapenak
- Sentsorizazio sistemak aurkako inguruneetarako
- PCB diseinua eta txartel elektronikoen muntaketa
- Sistema softwarea (kontrolatzaileak, maila baxuko SW, sistema eragileak)
- FPGA eta logika programagarria
- Kontsumo txikia
- Araudia betetzea eta entsegu ez funtzionalak (KM, tenperatura, segurtasun elektrikoa)
Harremanetan jarri

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.
Iosu Gabilondo
HW eta komunikazio sistemak arloko arduraduna
Jarri harremanetan