Gure ingurunearekin konprometituak
Kooperatiba bat gara eta, horregatik, IKERLANen gure gizartearen eta bizi garen ingurunearen garapenaren eta ongizatearen arduradun sentitzen gara. Lankidetza da gure markako balioetako bat; horregatik, urtero gure soberakin erabilgarrien zati bat Heziketa eta Kooperatiba Sustapenerako eta Interes Publikoko beste helburu batzuetarako Derrigorrezko Kontribuziora bideratzen dugu (IPDK).
Hainbat proiektu sozial eta kultural babestu eta laguntzen ditugu:
SOS Arrazakeria Gipuzkoa
Gure hare-koxkorra jartzen dugu “Urretxindorra” proiektuan, gizartean baztertuak izateko arriskuan dauden eta jatorri migratzailea duten nerabe eta gaztetxoentzako tutoretza soziala.
Joan Mundukide Fundaziora
Euskara
Gure hizkuntzarekin konprometituak, 1989az geroztik lanean ari gara euskara gure erakundearen barruan bultzatzeko, plan estrategiko sendoarekin eta askotariko jarduerekin lagunduta, hala nola, Korrikarekin, non bi urtean behin ibilbidearen Km batekin parte hartzen dugun, edo Euskaraldiaren ekimenarekin.
Ikusi bideoa
Berdintasun Plana
Berdintasuna bultzatzen dugu hainbat eremutan, gure pertsona taldearen barruan. Gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun, Kontziliazio eta erantzunkidetasunren Proiektuan ari gara lanean.
Ezagutu Berdintasun PlanaHezkuntza Robotikari buruzko tailerrak
Gure ikertzaile harrobia sustatzen laguntzen dugu, etxeko txikienak teknologiaren munduan sartuta.
Ikusi bideoa
Txosten ez-finantzarioa
Kontsulta ezazu ingurumenari, giza eskubideei edo IKERLANeko langileei buruzko informazioa gure Txosten ez-finantzarioan.
Txostena ikusi