Enpresekin
elkarlanean
IKERLANEN ENPRESEKIN ELKARLANEAN ARITZEN GARA, PUNTA-PUNTAKO TEKNOLOGIA TRANSFERITZEKO ETA EUREN NEGOZIOAK LEHIAKORRAGO EGITEKO. LANKIDETZARAKO HIRU MODU LANTZEN DITUGU:
- Proiektu zehatzetan balioa ematea
- Urte askotarako lankidetza-hitzarmena
- Lankidetza estrategikoa
- Lankidetza hau premia zehatz baterako teknologiaren ekarpenean oinarritzen da, eta aurrera egitea eta gure harremana sendotzea ahalbidetuko duen konfiantzako oinarri bat sortzeko.
- Enpresarekin lankidetzan aritzeko hitzarmen bat dago, balio teknologikoa era egonkorrago baten emateko. Hitzarmena bukatzen denean, hau, aztertu eta birplanteatu egiten da.
- Balio ekarpen etengabean eta konfiantzan oinarritutako harreman estua. Lankidetza honen bidez, enpresaren erreferentziako kide teknologikoan bihurtzen gara bere I+G+B prozesuetan.

Elkarrekin gehiagora iristen gara
Gure eskaintzaren gakoak enpresentzat
- 01
Lankidetza eredu bakarra: Lankidetza estua eta konpromisoa bezeroarekin, une oro lana elkarrekin eginda soluzioa industrializatu arte, soluzioa lehiakorra eta enpresak merkaturatzeko modukoa izanik.
- 02
Expertise teknologikoa: Oso trebatutako ikertzaileak ditugu, enpresaren premiak ulertzen eta asetzen ahalegintzen diren ikertzaileak. Gure ezagutza transferitzen dugu proiektu eta pertsonen bitartez.
- 03
Teknologia baliagarria: Bezeroen premietara egokitutako soluzioak. Enpresa txiki eta ertainekin eta enpresa handiekin egiten dugu lan, eta haien premiekin bat datozen elkarlanekin.
- 04
Soluzio multiteknologikoak: Enpresen benetako premietarako aplikagarriak diren abangoardiako teknologiak ditugu eta integrazio ahalmen handia.
- 05
Lankidetza sarea: Gure osagarri diren kolaboratzaileen sare bat daukagu, premia sorta zabal bati erantzuteko.
Kasu arrakastatsuak
Hainbat sektoretako 100 enpresa baino gehiago fidatzen dira IKERLANen beren teknologia garatzeko eta besteengandik bereizteko, eta lehiakorragoak izateko.

EKIPO-ONDASUN INDUSTRIALAK

IGOGAILUAK

ENERGIA

TREN-INDUSTRIA

GARRAIOA
Soluzio integralak eskaintzen ditugu hiru ikerketa-ildotan oinarrituta, ezagutu itzazu.
Goi mailako egiaztagiriak ditugu, kontsultatu hemen.
Harremanetan jarri

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.
José Manuel Calvo
Arduradun Komertziala eta Administrazio Publikoen arduraduna
Jarri harremanetan