EU

IKERLANentzat, energetikoki eraginkorragoak diren soluzioak erabiliz, gure enpresak gorago posizionatzen dituzten eta gure planetaren iraunkortasuna hobetzen duten teknologia eraldatzaileen batura da elektromugikortasuna.

Teknologia eta sektore askotan dugun ezagutza espezializatua aplikatzen dugu elektromugikortasunaren eremurako hainbat irtenbidetarako; hala nola, igogailu, tranbia, autobusa, orga jasotzaile eta autoetarako, besteak beste.

Lantzen ditugun
teknologiak

Errekarga azkarra / haririk gabekoa

konexioa V2G sarera

ERREKARGA
SISTEMAK

Konektagarritasuna ibilgailuaren barruan eta beraien artean (V2V)

Zibersegurtasuna eta IoT

Big Data eta Data Analytics plataformak

IBILGAILU
KONEKTATUA
ETA IKTak

Hardware elektronikoa

Softwarea garraio segururako (safety)

Gidatzeko laguntza (ADAS) eta gidatze-autonomoa

KONTROL UNITATE
ELEKTRONIKOAK

Trakzio-bihurgailua

DC/DC bihurgailuak baterientzat

On-board kargagailuak

POTENTZIA
BIHURGAILUAK

SENTSOREAK ETA
ERAGINGAILUAK

Funtzioen elektrifikazioa

Kontakturik gabeko sentsoreak

MOTOR
ELEKTRIKOAK

Kontrol-estrategiak

Trakzio-motorrak

BATERIAK

Dimentsionamendu-estrategiak eta erabileraren optimizazioa

Energiaren gestioa

IKERLAN
teknologien onurak

01

Efizientzia energetikoa eta iraunkortasuna

Prestazio handiko bateriak txertatuz efizientzia handiko powertrain elektrikoen soluzioak eskaintzen ditugu, motor elektrikoen azken teknologiak eta horien kontrolak eta baita belaunaldi berriko potentzia bihurgailuenak ere, SIC erdieroaleen txertaketa barne. Soluzio horiek ahalbidetzen dute ibilgailuak elektrifikatzea, osagai kopurua eta horien mantentze lanak murriztea eta ingurugirorako iraunkorragoak diren aplikazioak garatzea.

02

Funtzio adimendunak (smart vehicle)

Sentsoreak / eragingailuak sartzeak eta gailu elektronikoak txertatzeak funtzio aurreratuak ahalbidetzen dituzte, hala nola gidatzeko laguntzak (ADAS), ibilgailua egokitzea bidaiaren erosotasuna hobetzeko edo gidariari eta bidaiariei informazio erabilgarria eskaintzea ibilbidea erosoagoa eta atsegingarriagoa egiteko.

03

Optimizazio operazionala

Teknologia digitalek eta powertrain elektrikoaren ezagutzak aukera zabaltzen dute baliabide energetikoen kudeaketa optimizatzeko. Baterien kudeaketa eta kontrol algoritmoek, batetik, eta sare elektrikora konektatutako karga sistemak, bestetik, ahalbidetzen dute ibilgailuaren eraginkortasun energetikoa optimizatzea. Ibilgailu floten kasuan, kudeaketa integrala eta kargatzeko azpiegituraren diseinua ere alderdi gakoak dira soluzioa optimizatzeko.

04

Ibilgailuen konektibitatea eta digitalizazioa

Elektromugikortasunean, ezin zen bestela izan, konektibitatea ere gakoa da. Konektibitate horrek ibilgailuen arteko interakzioa ahalbidetzen du eta aukera ematen dio operadoreari bere ibilgailu flotaren erabilera errealari buruzko informazio fidagarria izateko. IoT eta Big Data bezalako teknologiak eta komunikazio ziberseguruak gakoak dira bermatzeko digitalizazioa errealitatean fidagarria, segurua eta eskalagarria izan dadin.

05

Segurtasuna: safety eta cibersecurity

Teknologia digitalek bidaiarien segurtasuna ere bermatu behar dute eta lagungarri izan inguruan edo ekipamenduetan bertan sor litezkeen kalteen aurrean. Helburu horrekin, hardwarea eta softwarea garatzeko eta egiaztatzeko dugun metodologia txertatu dugu, diseinatutako ekipamenduen fidagarritasuna bermatzeko eta sektore bakoitzak dituen araudien arabera (IEC-61508, EN-5012x, ISO-26262, etab.) egiaztatzea errazteko. Sistemen arteko konektibitatea gero eta handiagoa denez eta duten eraginagatik, beharrezkoa da, era berean, sistema elektroniko txertatuen eta horien konexioen segurtasuna eta zibersegurtasuna bermatzea ere, diseinuaren kontzeptutik hasita, ahultasunak aztertu eta aurkako neurriak sartuz, arlo horretan dagoen araudia beteta (IEC-62443).

Jarri gurekin harremanetan

IKERLANek elektromugikortasunean egiten duen lana hobeto ezagutu nahi baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

close overlay