Potentziako Elektronikako Erdi Tentsioko Laborategia

Erdi Tentsioko Potentziako Elektronikako Laborategiak (LMTEP) aukera ematen du potentziako elektronikako bihurgailuekin saiakuntzak egiteko, Behe eta Erdi Tentsiora (4 kV DC-raino), sarera konektatutako eragintzak eta bihurgailuak balioztatzeko.
Laborategiak ekipamendu hau dauka:
- Bi saiakuntza gune, DC elikadura iturri erregulagarriekin, 0V ÷ 4 kV y 150 kW bakoitza
- Eragintza erregeneratiboak dituzten motorren hiru bankada (bi 110 kW eta bat 2 x 15 kW)
- Kargak/iragazkiak (erresistentziak, induktantziak, kondentsadoreak)
- Transformadore trifasikoa, 400 V / 400V, 150 kVA-koa
- Ur bidezko hozketa sistema 20 kW hozteko ahalmenarekin eta 1 kW/ºC-ko potentzia espezifikoarekin
- IGBT saiakuntza bankua (1,7 kV, 3,3 kV eta 6,5 kV) kommutazio eta konparazio bidezko galeren ebaluaziorako saiakuntzak egiteko
Ekipamenduak kontrolatzeko eta monitorizatzeko, hainbat ekipamendu zientifiko eta tresneria dago (osziloskopioak eta erregistragailuak, tentsio zunda diferentzialak, korronte zundak eta Rogowski zundak, prestazio handiko wattmetro multikanala, kamera termografikoa, etab.).