options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

OSTEGUN HONETAN, HILAK 19, IK4-IKERLANEK 2016KO BATZAR NAGUSIA EGINGO DU

shape

Ondoren, Ekitaldi Ireki bat egingo da, B+I Strategyko zuzendari bazkide Sabin Azuaren parte hartzearekin


shape
  • Hitzordua Arrasate-Mondragoneko GARAIA Berrikuntza Guneko Auditoriumean izango da

Maiatzaren 19an, osteguna, IKERLANek 2016ko Batzar Nagusia egingo du Arrasate-Mondragoneko GARAIA Berrikuntza Guneko Auditoriumean, eta bertan 2015eko jardueraren eta emaitzen balantzea egingo da. Gainera, Ikerlan2020 Plan Estrategiko berriaren ildo nagusiak aurkeztuko dira, datozen lau urteetarako bertan ezartzen diren erronkak azpimarratuta.

Batzarra amaitu eta gero, Auditoriumean bertan Ekitaldi Ireki bat egingo da, non Sabin Azuak, B+I Strategyko zuzendari bazkideak, hitzaldi interesgarria emango duen “Enpresen eta zentro teknologikoen arteko lankidetza elementu bereizgarri gisa” gaiaren inguruan.

close overlay