options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

LinkedChain, hezkuntza-titulu eta -ziurtagiri digitalak emateko plataforma berria blockchain teknologiarekin

shape

Blockchain teknologiaren erabilerak, egungo ziurtagirien eta tituluen mugak konpondu eta sektore hau prozesu automatizatuagoetara eta efizienteagoetara bihurtzeko aukera emango du.


shape

ARIZMENDI, ALECOP eta LKS SELECTION TRAINING MANAGEMENT enpresek, IKERLAN eta ISEA zentroekin batera, LinkedChain plataforma berria garatu dute hezkuntza-titulu eta -ziurtagiri digitalak emateko, blockchain teknologia erabiliz haien benetakotasuna bermatzeko. Sistemak egungo ziurtagirien eta tituluen mugak konpondu nahi ditu; izan ere, paperezkoak izaten jarraitzen dute, jaulkitzeko garestiak, faltsifikatzeko errazak, kudeatzeko nekagarriak, eta, gainera, alferrikakoak dira hodeiko atarien bidezko enplegu-kudeaketaren egungo testuinguruan.

Blockchain teknologia erabiltzeak aukera emango du sektore hori prozesu automatizatuagoetara eta efizienteagoetara bihurtzeko, ikasle- eta lan-bizitza osoko jarduera eta ikastaro ugariei buruzko ale fineko ziurtagiri digitalak, eta, batez ere, edozein enplegatzailek modu errazean egiazta ditzakeen ziurtagiri faltsuezinak.

LinkedChain-ek, lehenik eta behin, prestakuntzaren eta kontratazioaren sektoreko kudeaketa hobetzea ahalbidetuko du, enplegu-atarietako informazioari egiazkotasuna emanez. Horrez gain, proiektua sustatzen duen partzuergoak, bigarren fasean, balio erantsiko hainbat zerbitzu sortzea aurreikusten du, blockchain delakoan dagoen informazio baliotsuari esker.

Proiektu hau 2018 eta 2020 bitartean garatu da. Plataformaren softwarea inplementatzeko hasierako etapa baten ostean, parte hartzen duten enpresetan proba pilotu bat eginda amaitu da.

LinkedChain proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren HAZITEK programaren finantzaketa jaso du.

 

 

close overlay