José Mari Balzategi MONDRAGONeko Ekipamenduen Ondasunen Proiektuko Erosketa eta Eragiketa zuzendaria da egun. Orain, IKERLANeko lehendakari kargua hartu du, eta, hala, jarraipena emango dio Juan Mari Palenciak orain arte egindako lanari. Palencia Kontseilu Errektoreko kide izaten jarraituko du aurrerantzean.
Mondragon Unibertsitatean Ingeniaritza Teknikoa ikasi, eta Industria Ingeniari titulua lortu zuen Nantesko École Nationale Superieur Mecaniquesen. Gainera, MONDRAGON barnean, ibilbide luzea egindakoa da José Mari Balzategi. 1982an, Fagor Ederlanen I+G-ko teknikari lanak eginez hasi zuen bere lanbide ibilbidea, eta hiru urteren buruan, Ulma Pipingeko Industria zuzendari izendatu zuten. 1990ean, Giza Baliabideen arloko aholkulari eta zuzendari lanak egin zituen LKSn, eta handik zazpi urtera, BATZen sartu zen, Negozio zuzendari postuan, 2003. urtera arte. Consonni kooperatibako gerente lanetan bost urteko eskarmentua bizkarreratu ondoren, 2008an, Fagor Arrasateko gerente izendatu zuten. Hamar urte igaro ditu han, kooperatibaren lehiakortasuna bultzatzeko eta nazioartean zabaltzeko lanean, harik eta munduko erreferente bihurtu duen arte, dagokion negozio arloan.
IKERLANen izenean, Kontseilu Errektoreak eskerrak eman nahi dizkio Juan Mari Palenciari, lehendakari izan den aldian Zentro Teknologikoari egin dion ekarpenagatik, eta, bidenabar, ongietorria eman nahi dio José Mari Balzategiri bere kargu berrian, zeina 2019ko urtarrilaren 1ean jarriko den indarrean.