- Prototipoa Danimarkan dagoen proba esparru batean probatuko da
In-House Pitch proiektuak, zeinean IKERLAN lankidetzan ari den General Electric konpainiarekin, pitch sistemaren bere lehen prototipoa instalatu du offshore aerosorgailu batean (itsaso zabalean). Garapena Østerild Wind Turbine Test Field-en kokatu da, hau da, Danimarkako Unibertsitate Teknikoak (DTU) garapen teknologikoak probatzeko kudeatzen dituen instalazioetako batean.
In-House Pitch proiektuaren esparruan, sorgailu eolikoaren pitch sistemaren elementu nagusiak diseinatu eta garatzeko tresna bat inplementatzen ari dira, bai potentziako elementuei dagokienez bai biltegiratzeari dagokionez. Pitch sistema sorgailuaren errotoreko paseko palen angelua erregulatzeaz arduratzen da.
Proiektua 2012. eta 2013. urteetan hasi zen aipatu sistema dimentsionatzeko tresnak egiten. Diseinatutako tresnetan oinarrituta, 2013tik 2015era bitartean lehen prototipoa garatu zen, onshore aerosorgailuetara zuzenduta. Azken urtean offshore aerosorgailuetarako pitch sistema garatzeko jauzia eman da; arlo horretan fidagarritasun eta mantengarritasunaren inguruko betekizunak gero eta zorrotzagoak dira.
Horrelako garapenen segurtasuna eta fidagarritasuna oso-oso garrantzitsua da, izan ere, offshore edo itsaso zabalean dauden aerosorgailuek oso baldintza gogorrei egin behar diete aurre, eta mantentze lanak egiteko aukerak urriak dira. Garatu den In-House Pitch sistema gaur egun ziurtatzeko prozesuan dago.