options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Industria zibersegurtasuna, ezinbesteko inbertsioa enpresentzat

shape

Ikusita zibererasoak gero eta gehiago direla, enpresak gero eta kontzienteagoak dira beren industria ekipoen kontrol unitateak segurtatu beharra dutela


shape
youtube

Industria da Euskadiko balio erantsi gordinaren % 24, gutxi gorabehera (15ekoen EBn % 19 da), eta esportazioen % 90 baino gehiago eta I+G+B-n egiten den guztirako gastuaren % 40 inguru, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren datuen arabera. Hortaz, sektore estrategikoa da euskal ekonomian, bete-betean eraldaketa prozesuan sartuta dagoena.

Industriaren sektorea Industry 4.0 paradigmara egokitzen ari da, zehazki, eta makinen konektibitatean oinarritzen da. Fabrikaren atalen artean informazioa trukatzeak abantaila ugari dakar, hala nola mantentze lanen hobekuntza edo zerbitzu berrietara iristea. Modelo honek merkatu globaletan lehiakorragoak izateko balio duela sinetsita, euskal enpresak modelo horren alde egiten ari dira.

Halere, eszenatoki berri honekin erakundeek lehenago ez zituzten mehatxu batzuei ere aurre egin behar izan diete. Konektibitate digitala zibererasoei zabalik dagoen atea da, eta sabotajeetarako eta informazio delikatuaren lapurretetarako bidea irekita uzten du.


IK4-IKERLANen soluzioak

“IK4-IKERLANen industriako etorkizuneko sistema elektronikoen zati diren teknologietan espezializatu gara: sistema txertatu fidagarriak, industriako komunikazio sendoak, sentsorizazioa edo datuen analisi masiboa, besteak beste, eta teknologia horietan oinarrituta zibersegurtasunean espezializatutako talde bat eratu dugu, zeina jada ari baita enpresei soluzioak eskaintzen”, azaldu du IK4-IKERLANeko industriako zibersegurtasuneko arduradun David Gonzálezek.

Zentroa dimentsio eta sektore desberdinetako enpresekin ari da lanean eremu honetan. Lankidetza horien barruan, besteak beste, txip kriptografikoetan oinarritutako gailu seguruak garatzeko lanak eta industriako kontrol sistemetako zibersegurtasunerako neurriak diseinatu eta ezartzekoak daude.

close overlay