options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IKERLANen informazio jardunaldi bat egingo da EBk IKTei ematen dizkien laguntzei buruz

shape

Datorren abenduaren 15ean Arrasaten


shape

Datorren abenduaren 15ean, IKERLANEK informazio jardunaldi bat antolatu du Arrasate – Mondragónen duen egoitzan. Bertan, euskal enpresei ezagutzera emango zaie informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektoreari (IKT) ematen zaizkion ICT-2017ko deialdi berriko laguntzak (Horizonte2020 programaren baitan dudenak).

Ekitaldiak Horizonte 2020: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak izena du eta IK4k, SPRIk, Beaz Bizkaiak eta Innobasquek osatutako aliantza teknologikoak antolatu du, eta bertan aztertuko dira IKTen hainbat alorretan, hala nola robotikan, Big Datan, sistema txertatuetan, elektronikan eta fotonikan, proiektuak gauzatzeko Europar Batasunak eskaintzen dituen finantzaketa aukerak.

Jardunaldian, prestatzen ari diren proposamenak hobetzeko gakoak partekatu, proiektu europarrek enpresetan duten ondorio praktikoak zabaldu, eta enpresetan berrikuntza eta garapen jarduerak inplementatzeko eskuragarri dauden finantzaketa tresnen berri emango da.

Helburua da euskal industria ehunak laguntza horien onurak eskuratzeko gakoak lortzea, izan ere, laguntza horiek industrien lehiakortasuna eta nazioarteratzea bultzatzeko funtsezkoak baitira.

Jardunaldian, IKERLANeko, Innobasqueko, CDTIko, MONDRAGON Korporazioko, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko, GAIAko eta Fagor Arrasateko ordezkariek hartuko dute parte.

Informazio gehiago eta izena ematea.
 

close overlay