options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IKERLANek zero akatseko fabrikazio digitalera bideratutako I4Q proiektu europarrean parte hartzen du, datuen fidagarritasuna eta eraginkortasuna bermatuz

shape

Zentro teknologikoak i4Q proiektuan parte hartzen du. Proiektu hori “zero akatsetara” bideratuta dago, eta produktuen/zerbitzuen eta fabrikazio-prozesuen kalitatea hobetzen du, hondakinak eta akatsak, kostuak eta entrega-epeak murriztuz.

<br />
<b>Notice</b>:  Undefined property: stdClass::$seo_imgalt in <b>/srv/vhost/ikerlan.es/home/html/site/views/actualidad/noticias_detalle.php</b> on line <b>21</b><br />

shape
  • i4Q soluzio oso bat garatzen ari da, elkarrekin konektatutako gailuetatik datozen datu-kopuru handiak kudeatzeko gai dena eta fabrikazioaren monitorizazioari eta kontrolari laguntzen diona.
  • ETEentzako irtenbide interesgarria da, modularra delako eta teknologia konplexuak erabiltzea errazten duelako.
  • Teknologia-maila handiko sei industria-agertokitan balioztatuko da; makina-erremintaren hornitzaileak eta ekoizpen-enpresak ordezkatzen dituzten etxetresna elektrikoen, metalaren, plastikoaren, zeramikaren eta zuraren sektoreetan.
  • i4Q(e)k IKERLANen balio-eskaintza zabalduko du enpresentzat, fabrika digitaleko eta jasangarriko soluzioetan.

IKERLAN zentro teknologikoak Europako i4Q proiektuan parte hartzen du. Proiektu horretan, “zero akats” konponbidea garatzen ari da, industria-produktuen eta azken produktuen fabrikatzaileen lehiakortasuna areagotuko duena. i4Q Europako proiektuaren bidez, Internet of Things-en (IoT) oinarritutako suite modular bat garatzen ari da IKERLAN. Horrek fabrikazio-prozesu giltzarrietan eragingo du, eta industria-ekipoen produktibitatea % 10 inguru handituko du; hala, martxan jartzeko denborak % 15 murriztuko ditu, eta merkaturatze-denborak %10. Gainera, txatarra gutxienez % 50 murriztea ahalbidetuko du. Bere ezaugarriengatik, irtenbide hori enpresa handietan zein ETEetan ezarri ahal izango da, eta, baliabide gutxi izateagatik, 4.0 industriaren testuinguruan lehiakortasuna galtzeko arriskua duten enpresen eraldaketa digitala sustatuko da.

i4Q suitea software-produktuez, metodologiez, ereduez eta aholkularitza-zerbitzuez osatuta dago, eta fabrikazio-lerroak monitorizatzen eta kontrolatzen lagunduko du, gailu adimendun eta interkonektatuetatik, ekonomikoetatik eta tamaina txikikoetatik datozen datu-kopuru handiak kudeatuz. Horretarako, datu industrialen ziklo osoaren inguruko oinarrizko bost gaitasunetan multzokatutako funtzioak dituzten datuen fidagarritasuna bermatuko du: detekzioa, komunikazioa, azpiegitura informatikoa, biltegiratzea eta analisia eta optimizazioa. Horretarako, simulazio-, preskripzio- eta optimizazio-tresnak izango ditu, fabrikazio-lerroaren prozesu jarraitua kualifikatzeko, kalitatearen diagnostikoa egiteko, birkonfiguraziorako eta fabrikazioaren eraginkortasun handia bermatzeko ziurtagiria lortzeko. Horrek fabrikazioaren ikuspegi integratua ekarriko du, “zero akats” dituena.

i4Q suitea sei industria-agertokitan balioztatuko da, osagai teknologiko handia eta kalitate handiko produktuen eskaera gero eta handiagoa dutenak, fabrikak digitalizatu eta datuen fidagarritasuna bermatu beharra daukatenak. Balidazio pilotu horiek makina-erreminten hornitzaileekin eta ekoizpen-enpresekin egingo dira, etxetresna elektrikoaren, metalaren, plastikoaren, zeramikaren eta zuraren esparruan. Horretarako, datuen ustiapena funtsezkoa da produkzioaren kalitatea optimizatzeko.

Ana Gómez IKERLANeko ikertzaileak azaldu duenez, “i4Q soluzioa hainbat fabrikazio-agertokitan egokitu eta integratu ahal izango da hainbat enpresarentzat, heldutasun-maila desberdinetan. Modulu-ikuspegiari eta hura osatzen duten elementuen elkarreragingarritasunari esker, enpresak modu independentean eskura ditzake bere beharretara hobekien egokitzen direnak, eta horrek baliabide ezin hobea bihurtzen du ETEentzat”. Eta honela jarraitzen du: “IKERLANen planteatzen dugun erronka gure bezeroen produktuen lehiakortasuna eta kalitatea hobetuko duen irtenbide berritzaile bat eskaintzea da, abangoardiako transferentzia teknologikoak ematen baitio zentzua gure jarduerari”.

24 kideko partzuergoa, arlo guztiak betetzeko

i4Q (Industrial Data Services for Quality Control in Smart Manufacturing) IKERLANek sustatzen duen fabrika digital eta jasangarriaren kontzeptuarekin bat datorren proiektua da. Proiektu hori Europar Batasuneko H2020 Programak finantzatu du ia 10 milioi eurotan, 958205 zk.ko diru-laguntzen hitzarmenarekin.

IKERLANek proiektuan parte hartuko du 2024an amaitu arte, 11 nazionalitatetako 24 erakundek osatutako partzuergo sendo baten parte moduan. Partzuergo horrek eskatutako ezagutza- eta azterketa-arlo guztiak estaltzen ditu: inplementatzaileak, teknologia-hornitzaileak, ikerketa-zentroak, legezko alderdietan, komunikazioan eta emaitzen ustiapenean espezializatutako enpresak, bai eta soluzioaren erabiltzaileen rolean dauden sei industria-bazkide ere.

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro aitzindaria da teknologia-transferentzian eta lehiakortasun-balioak industriari egiten dion ekarpenean. Soluzio integralak eskaintzen ditu bi arlo nagusitan arlo teknologiko desberdinak konbinatuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT), eta Energia eta Mekatronika. Gaur egun, 400 lagunek osatzen dute zentro teknologikoko lantaldea. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kooperatiba kide den aldetik, IKERLANek enpresa-eredu jasangarria, lehiakorra eta etengabe aldatzen ari den alde egiten du. IKERLANek egiaztagiri hauek ditu gaur egun: ISO 9001:2015 Kalitatearen Kudeaketa Sistema, UNE 16600:2014 I+G+B Kudeatzeko Sistema eta ISO 27001:2013 Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema. Horrek adierazten du zentroaren bikaintasuna aintzatesten dela I+G+b arloan.

close overlay