options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IKERLANek hiru Bikaintek tesi bultzatu eta, horrenbestez, industriara zuzendutako ikerketarekin duen konpromisoa berresten du

shape

Arrasateko zentro teknologikoak, Eusko Jaurlaritzaren Bikaintek programaren barruan, hiru doktoretza tesi garatuko ditu Euskadiko enpresekin, gaur egungo interesik handieneko esparruetan


shape

Adimen artifiziala, garraio eta ekipo ondasunei aplikatutako machine learning eta energia biltegiratzea eta kudeatzea dira IKERLANek bultzatzen dituen hiru tesiek garatuko dituzten arloak, Eusko Jaurlaritzaren Bikaintek programaren barruan. 

Hiru industria tesiak IKERLANek, unibertsitateak (MU eta EHU-UPV) eta enpresak sakon koordinatuta diseinatu dira, ikerketak enpresen benetako beharrei lotzeko helburuarekin. 

“Eusko Jaurlaritzaren Bikaintek programaren barruan garatzen den Unibertsitate – Zentro Teknologiko - Enpresa trinomioari esker –hor kokatzen dira IKERLANen bultzatzen ari garen hiru tesiak–, aukera izango dugu gure espezializazio lerroetan sakontzen jarraitzeko, eta, aldi berean, gure posizionamendua indartzen dugu euskal industriaren erreferentziazko zentro moduan, ezagutzaren transferentziari dagokionez”, adierazi du zentroko Ikerketa eta Nazioarteko zuzendaria den Ana Martínez Esnaolak. 

Espezializazioa benetako erronkak bideratzeko

Doktore tesi berriek IKERLANen apustua indartzen dute inguruko industrian aplikatzeko ezagutza berriak sortzeko, zentroaren espezializazioarekin bat eginda, lantzen dituen hiru arlo handietan: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua.

Hiru egitasmo berri horiek gaur egun IKERLANen baitan garatzen ari diren 36 doktoretzei gehitzen zaizkie, zentroko ikertzaileen lanarekin batera urtero ezagutza berriak sortu ahal izateko, erakundearen espezializazio planari lotuta.

Horretarako, IKERLANek esperientzia eta know-howa dauzka, doktoretza tesiak zuzen bideratuko direla bermatzeko eta, ondorioz, puntako ezagutzak lortzeko eta ikertzaileen trebetasunak eta gaitasunak hobetzeko, industria sareak asko baloratzen baitu hori. 

close overlay