options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IKERLANek bat egiten du Euskaraldiarekin eta euskararekin duen konpromisoa berretsi du

shape

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, beste erakunde askorekin batera, euskararen erabilera hedatzeko bultzatu duten ekimenarekin bat egin du IKERLANek, baina kanpainaren iraupena bikoiztuz, eta, horrenbestez, 22 egun izango dira euskaraz hitz egiten edo entzuten


shape
youtube

IKERLAN zentro teknologikoak berretsi egin du bere lan esparruan euskara normalizatzeko duen konpromisoa eta bat egin du Euskaraldia ekimenarekin, azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Deialdiarekin bat egiteaz gain, IKERLANek areagotu egingo du proposamena, kanpaina ofizialari aurre hartu eta aurreko egunetan jarriko baitu praktikan bere barneko jardunean. Horrela, bada, IKERLANek 22 egunez ekingo dio ekimenari, kanpainan aurreikusitako 11 egunak bikoiztuta.

IKERLAN zentro teknologikoko kideek ekimenean proposatutako bi rolen arteko aukera egingo dute, Ahobizi edo Belarriprest. Aukera egin ondoren, kide bakoitzak bereizgarri bat eramango du, gutxienez 11 egunez, hartu duen konpromisoaren erakusgarri.

Ahobizi direnak euskaraz komunikatuko dira ulertzen duten guztiekin eta Belarriprest direnek, berriz, euskaraz hitz egiteko zailtasunak badituzte ere, ulertu egiten dute eta euskara dakitenei euskaraz hitz egiteko gonbita egingo diete.

Ekimenaren bitartez lortu nahi dena da euskaldunen artean euskararen erabilera sustatzea, gizartean dauden hizkuntza inertziekin apurtzea eta euskararen ezagutza, maila handiagoan edo txikiagoan, uste baino handiagoa dela erakustea.

close overlay