options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLANek konektibitate zibersegururako dituen ahalmenak erakusgai jarriko ditu Hannover Messen, Amazonekin eta Telefónica-rekin batera

shape

Zentro teknologikoa industriaren eremuan munduko erreferentzia den azokan egongo da, IoT-ko gailuak Amazon Web Servicesekin era ziberseguruan konektatzen utziko duen teknologia zelularrean oinarritutako berrikuntza soluzio bat aurkezteko


shape
  • Erakusle hori IKERLAN KONNEKT soluzio digitaletako bat da, eta zentroak produktu eta zerbitzu industrialen digitalizazioan dituen ezagutzak biltzen ditu.
  • Amazonekin eta Telefónica-rekin elkarlanean garatu da soluzioa, eta txartel adimenduna (SIM) egiaztagiriak banatzeko elementu giltza gisa funtzionatzea ahalbidetzen du, lainoko konexioan segurtasuna emateko helburuarekin.

IK4-IKERLANeko zuzendari nagusi Marcelino Caballero eta Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologien zuzendari Ion Etxeberria industria sektorean Europan egiten den azokarik garrantzitsuenean egongo dira, Hannover Messen. Bertan  Amazonekin eta Telefónica-rekin batera aurkeztuko dute IoT gailu kopuru ugari Amazon Web Servicesekin konektatzeko soluzio bat, konexio zelular seguruen bitartez. Soluzioa IKERLAN KONNEKT soluzio digitaletako bat da, eta zentroak produktu eta zerbitzu industrialen digitalizazioan dituen ezagutzak biltzen ditu.

Garapena Telefónica-rekin eta Amazon Web Servicesekin elkarlanean egin da, eta Gauzen Interneteko gailuak (IoT) Amazon Web Services IoTrekin (AWS IoT) era ziberseguruan konektatzea ahalbidetzen du. Soluzioak IoT gailuak lainora seguru konektatzeko gestioak errazten ditu, eta egiaztagiriak urrutitik eta eskala handian banatzen uzten du SIM txartelak elementu ziur bezala erabiliz, IoT gailuen lainoarekiko konektibitatea erraztuta eta babestuta.

Erakuslea Alemaniako hiriko azoka gunean instalatu da eta apirilaren 23tik 17ra bitartean  egongo da ikusgai bertan, 6 aretoko D46 estandean. Garapenak smart city-rekin lotura duen erabilera bat erakutsiko du. IK4-IKERLANek garatutako konektibitateko soluzioak energia kontsumoa monitorizatzen uzten du, IK4-IKERLANen bezeroa den ZIVen smart meter bat eta lainora zibersegurtasunez konektatzea eskaintzen duen smart modem bat erabiliz.

IK4-IKERLAN, digitalizazioaren abangoardian

IK4-IKERLAN industriako soluzio digitaletako erreferentea da, izan ere, zentro teknologikoak 40 urte baino gehiagoko esperientzia du arlo horretan, enpresei ezagutza transferitzen.

Gaur egun, IK4-IKERLAN digitalizazioaren abangoardian dago, egunero industriaren inguruan sortzen diren erronka berriei erantzuna ematera bideratuta, bai sistema zibersegurtasunen bitartezko konektibitatearen ikuspuntutik (gauzen internet, IoT), bai datuen bilketa eta tratamendu masiboaren (Big Data) eta datuei baliorik handiena ateratzearen ikuspuntutik (Service 4.0, etab.).

IK4-IKERLANi buruz

IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz, hiru esparru handitan: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an AENORek, IK4-IKERLANeko kudeaketa integraleko sistema ziurtatu du (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), honek zentroari I+G+b alorrean duen bikaintasuna aitortzen dio. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute.

close overlay