options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IK4-IKERLANek jardunaldi bat antolatu du digitalizazioan lehen urratsak eman nahi dituzten industria- enpresentzat

shape

Ekitaldia maiatzaren 16an egingo da, IK4-IKERLANek Arrasate-Mondragón-en duen egoitza nagusian, eta enpresei 4.0 Industriarako lehen urratsak ematen laguntzea izango du helburu


02/05/2018

shape
  • Zentro teknologikoak IKERLAN KONNEKTen ahalmenen berri emango du jardunaldian, bere produktuak eta zerbitzuak industrializatzeko duen soluzio integralen familia baita.
  • Fagor Arrasate eta GH Cranes enpresen ordezkariek azalduko dute zer abantaila eskuratu duten lehiarako IKERLAN KONNEKTen soluzioak inplementatu ondoren.

Maiatzaren 16an IK4-IKERLANek dibulgazio jardunaldi bat egingo du Arrasate-Mondragón-en duen egoitza nagusian, euskal enpresekin elkarlan estuan egindako digitalizazio prozesuetan duen esperientzia frogatuaren gainean.

Topaketa 09:00etan hasiko da, eta bertan erakutsiko dira IKERLAN KONNEKTek, IK4-IKERLANek 4.0 Industriarako dituen soluzio teknologikoen familiak, 4.0 Industriarako eskaintzen dituen ahalmenak, hau da, digitalizazioaren adarrean proiektu integralak sorrera unetik prototiporaino garatzeko eskaintzen dituen ahalmenak.

Hurbilpen horri ikuspuntu praktikotik helduko zaio, erreferentziako euskal industrietan inplementatu eta arrakasta eduki duten kasu batzuen bitartez. Horretarako, zentro teknologikoko bertako hizlariekin batera, hau da, EIKTeko zuzendari Ion Etxebarriarrekin eta IoT Zibersegurtasun taldeko arduradun Salva Trujillorekin batera Fagor Arrasate eta GH Cranes Gipuzkoako enpresen ordezkariak arituko dira, eta IKERLAN KONNEKTen soluzio teknologikoak inplementatu ondoren beren fabrikazio prozesuek eduki duten bilakaera azalduko dute.

Batez ere beren produktu eta zerbitzuen digitalizaziora jauzi egin ez duten enpresetako gerente, arduradun eta zuzendari teknikoentzat da jardunaldia. Ekoizpen prozesuetan sistema digital pertsonalizatuak inplementatzeko dauden teknologien eta baliabideen gaineko aholkularitza eta informazioa ematea da ekitaldiaren asmoa.

IK4-IKERLANi buruz

IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz, hiru esparru handitan: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an AENORek, IK4-IKERLANeko kudeaketa integraleko sistema ziurtatu du (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), honek zentroari I+G+b alorrean duen bikaintasuna aitortzen dio. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute.

close overlay