Martxoaren 30ean Korrikaren 20. edizioa hasi zen Otxandion. Aurreko urteetan egin dugun bezala, aurten ere gure kilometroarekin hartuko dugu parte apirilaren 8an, Arrasatetik igarotzean.
Aurrerapen gisa, gure Korrika berezia burutu genuen egoitza nagusian, talde desberdinak ibilbide baten bitartez lotuz lekukoa eskuz esku pasatzen zutelarik.