Uztailaren 5etik 8ra, Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko da 8th European Workshop on Structural Health Monitoring ekitaldia. Bertan 30 herrialde desberdinetako 500 pertsona baino gehiago elkartuko dira eta baita 17 enpresa eta ikerketa zentroetako ordezkariak ere.
IKERLAN, antolatzaileetako bat izateaz gain, esku-hartze aktiboa izango du ekitaldian.
Alde batetik, Bertako Batzorde Zientifikoan egongo da chairman bezala. Horretaz aparte, uztailaren 6an eta 7an paper eta kasu arrakastatsuak aurkeztuko ditu, ekitaldiaren programan zehaztuta agertzen den bezala.
Bestalde, erakusketa-guneko hamabigarren stand-ean, teknologia desberdinak aurkeztuko ditu monitorizazioaren, mantentze-lan prediktiborako diagnosiaren, diseinu ziurtapenaren eta optimizazio estrukturalaren gaien inguruan.