options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Iñigo Urkullu lehendakariak Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren instalazioak bisitatu ditu, non IK4-IKERLAN kidea baita

shape

Bisita instituzionala Arabako Parke Teknologikoan dauden instalazioetara izan da, eta bertan parte hartu dute, halaber, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak, Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek eta Segurtasuneko sailburu Estefania Beltran de Herediak.


18/07/2018

shape
  • Zentroa Eusko Jaurlaritzak bultzatu du eta SPRIn integratuta dago, eta eraso informatikoen aurrean erantzuteko ekipo gisa eratu da, Euskadi zibersegurtasunaren alorrean nazioarteko erreferente izatea bilatuta.
  • IK4-IKERLANek bere esperientzia jartzen du BCSCn, euskal industriaren digitalizaziorako teknologia ziberseguruak ematen dituen agentea baita.

Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak (BCSC), non IK4-IKERLAN kidea baita, ekintza instituzional bat egin du gaur, eta ekitaldi horretan bere instalazioak aurkeztu dizkie Iñigo Urkullu lehendakariari eta bere gobernuko hiru kide hauei: Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte eta Segurtasuneko sailburu Estefania Beltran de Heredia.

Exekutiboaren ordezkariek, Urkullu lehendakaria buru zutela, zuzenean ezagutu nahi izan dute Eusko Jaurlaritzak bultzatu duen eta SPRI Taldean sartuta dagoen zentroaren bilakaera, bere jarduera garatzen hasi zenetik bederatzi hilabete igaro dira eta. BCSC 2017ko urrian jarri zen martxan, eta hauek dira bere helburu nagusiak: Zibersegurtasunarekin lotura duen enpresa sektorearen jarduera dinamizatzea eta sektorea berea indartzea, Euskadi arlo horretako nazioarteko erreferente bihurtzea, eta segurtasun informatikoaren kultura sustatzea euskal gizartean.

IK4-IKERLAN, erreferentea zibersegurtasunean

IK4-IKERLAN zentro teknologikoak 40 urte baino gehiagoko esperientzia dauka enpresa ehunarekin elkarlanean enpresen lehiakortasuna sustatzeko soluzio berritzaileak garatzen. Bere ibilbide luzeari esker eta bere ikerketetan egindako azken aurrerapen teknologikoei esker, zentroa funtsezko aliatu bihurtu da euskal industriaren digitalizaziorako.

Automatizazio sistemak eta datuak trukatzeko sistemak ekoizpen planten funtzionamendu egokia arriskuan jarriko duten erasoetatik babestuko duten teknologiak inplementatzeko premia dakar 4.0 Industriaren garapenak. Zentzu horretan, IK4-IKERLANek soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie industriei, zibersegurtasunaren alorreko parametrorik zorrotzenekin.

IK4-IKERLAN BCSCko kolaboratzaile izateko aukeratu izana eremu honetan dituen esperientziagatik eta lehiakortasunagatik izan da; izan ere, berrikuntza industrialaren adarreko kolaboratzailea da BCSCn, eta bere ikertzaile batzuek proiektu berritzaileen garapenean parte hartzen dute bertan. Era berean, erakundea ZIURen kolaboratzailea izango da. Gipuzkoako Aldundiak berriki sortu duen industri zibersegurtasunaren zentroa da ZIUR.

IK4-IKERLANi buruz

IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz, hiru esparru handitan: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2017an AENORek, IK4-IKERLANeko kudeaketa integraleko sistema ziurtatu du (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), honek zentroari I+G+b alorrean duen bikaintasuna aitortzen dio. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute.

close overlay