Atzo, maiatzak 23 astelehena, Bruselan Batteries2020 proiektuaren emaitzen gaineko External Wokshop bat egin zen. Ekitaldian 40 pertsona inguru batu ziren, haien artean proiektuaren parte-hartzaileen ordezkariak, Europar Komisioaren kideak, bateriak fabrikatzen dituzten enpresak eta unibertsitate kolaboratzaileak zeudelarik. Ekitaldiaren balorazio orokorra oso positiboa izan da, bertaratutako pertsona kopuruarengatik, haiengan emaitzak izandako eraginagatik eta bertan sortutako harremanengatik.
Batteries2020 proiektuaren emaitzen gaineko External Workshop bat egin zen Bruselan
Maiatzaren 23an burutu zen ekitaldira, erakunde eta empresa ezberdineko 40 ordezkari inguru hurbildu ziren

24/05/2016