options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Amaiera arrakastatsua eman zaio BATTERIES2020 europar proiektuari

shape

IKERLANek lideratutako proiektuan, litio-ion baterien ezaugarriak hobetu eta bigarren bizitza baterako aprobetxatu nahi izan dira energia berriztagarria biltzeko sistema gisa


shape

Irailaren 14an BATTERIES2020 europar proiektuaren Final Revision Meeting-a egin zen, eta bertan IKERLAN teknologia zentroak lideratu duen proiektuari amaiera eman zitzaion. Nabarmendu behar da proiektua oso modu positiboan baloratu zutela ebaluatzaileek.

Proiektuan elkarlanean aritu diren enpresa eta zentroek ere lortutako emaitza teknikoen balorazio positiboa egin zuten, produktuak ekoiztu eta garatzeko teknologikoki gaitu baitira; batez ere, ibilgailu elektrikoetan erabili diren eta dagoneneko berriz erabilera hori eman ezin dakiekeen litio-oion bateriei bigarren bizitza bat emateko teknologien garapenean. Frogatu da, ibilgailu batean erabiliak izan ondoren, oraindik ere bateria horiek duten biltegiratze gaitasuna dela eta, energia elektrikoa biltzeko erabil daitezkeela, jatorria energia iturri berriztagarrietan duena adibidez (eolikoa edo fotovoltaikoa); bateriaren errentagarritasuna handitzea lortzen da, horrekin batera ingurumenean duten eragina gutxitzea, eta azkenik sare elektrikoan biltegiratze teknologiak sartzeko orduan kostuak etengabe gutxitzen laguntzen du.

Proiektuan izan diren lorpenen artean, alde batetik nabarmendu behar da katodo berrien sorrera, zentzuek erabilera ziklo handiagoa duten litio-ion gelaxkak sortzen baitituzte eta haren energia dentsitatea handitzen baitute. Bestetik, gelaxken bizitzak duen portaera aztertzeko eta hobetzeko metodologia berriak garatu dira. Proiektuak, bigarren bizitza kontzeptuaren balidazio tekniko eta ekonomikoak egitea ere ahalbidetu du, zeinak produktuaren bizitza baliagarria luzatzea posible egiten baitu.

Biltegiratze elektrikoan, automozioan eta biltegiratze energetikoaren sektorean mundu mailan liderrak diren enpresek parte hartu dute proiektu honetan, hala nola Umicore, Leclanché, Centro Ricerche FIAT eta ABENGOA, RWTH, VuB eta AUU zentroak, edota Eurobat, Organización Industrial Europea de Baterías.

close overlay