options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

AENORek IK4-IKERLANen kudeaketa integraleko sistema ziurtatu du

shape

Ziurtagiria emanda, zentroari I+G+b alorrean duen bikaintasuna aitortzen dio eta bultzada bat ematen dio zentroaren 2020ko Plan Estrategikoan jasotako etengabeko hobekuntzarako dinamikari


shape

Espainian ziurtagirien alorrean liderra den erakundeak, AENORek, IK4-IKERLANen kudeaketa integraleko sistema ziurtatu du, UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014 erreferentziako arauetan oinarrituta. 

Araudi hauek aitortzen dute Arrasate / Mondragóneko zentro teknologikoak I+G+b alorreko proiektuak garatzeko duen ahalmena, bezeroaren eskakizunak eta ezarritako araudiak erabateko bermearekin asetzen baitituzte.

Zehazki, urriaren amaieran erakunde independenteak egindako auditoriak kalitatea kudeatzeko sistemaren ziurtagiria berritzea eta bertsio berrira egokitzea ekarri ditu (UNE-EN ISO 9001:2015). Era berean, AENORek I+G+b-a kudeatzeko sistemaren lizentzia eman du (UNE 166002:2014).

Egiaztagiriak dira merkatuan bereizteko balio duten elementuak eta eskaintzen diren produktu eta zerbitzuen bermea, bezeroarentzako balio segurua izatea ez ezik.

Horregatik, ziurtagiri biekin bikaintasuna aitortzen zaio IK4-IKERLANi berak garatzen dituen jardueretan eta bultzada bat ematen zaio bere 2020ko Plan Estrategikoan jasotzen duen etengabeko hobekuntzarako dinamikari. 

Hemen kontsulta ditzakezu IK4-IKERLANeko egiaztagiri guztiak. 

IK4-IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz. Hori posible izateko arrazoia da hiru esparru handitan espezializazio maila handia duela: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute. 

close overlay