Webinar: Sistema txertatu fidagarrien hurrengo belaunaldia
Egunak eta ordutegia
Ekainak 30, 10:00etatik 10:45era
Antolatzailea(k)
IKERLAN
Kokalekua
online
30/06/2020
Sistema txertatu fidagarrien hurrengo belaunaldia, besteak beste, segurtasun funtzionaleko sistemak (safety), enpresa handien berrikuntza eta diferentzial lehiakorraren aldeko apustuek markatuko dute, bai eta erreferentziazko sektoreetako aurrerapen teknologikoek ere (adibidez, automobilgintza eta gidatze autonomoarenak).
Zer hartu behar dut kontuan segurtasunaren arloan (safety) produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko orduan?
Helburua
Webinar honetan, testuinguru teknologiko batetik, industriarako eta garraiorako sistema seguruen hurrengo belaunaldia markatuko duten funtsezko alderdiak partekatuko ditugu: erronka nagusiak, berrikuntza-joerak (adimen artifiziala, sistema autonomikoak, zibersegurtasuna…) eta araudi berrien bilakaera (SOTIF, Functional Safety in Autonomous Driving).
Egitaraua
- IKERLANi buruzko informazioa
- Sistema kritiko seguruen hurrengo belaunaldia: zer hartu behar dut kontuan produktu edo zerbitzu bat merkaturatzeko orduan?
- Erronka nagusiak
- Kontuan hartzeko agenteak
- Funtsezko teknologiak
- Galderen txanda
Hizlariak
- Jon Pérez: sistema autonomo fidagarrien arloko IKERLANeko ikertzaile nagusia, fidagarritasun, adimen artifizialeko eta zibersegurtasuneko teknologiak konbinatzen dituena. Informatika-doktoretza egin zuen TU Wien-en segurtasun-sistema kritikoen arloan, eta eskarmentu handia du segurtasun funtzionaleko sistema kritikoak (safety) garatzen eta ziurtatzen, trenaren eta igogailuen sektoreetan, besteak beste.
- Mikel Azkarate-askatsua: IKERLANeko Sistema Txertatu Fidagarrien Arloko arduraduna. TU Wien egin zuen doktoretza eta ikerketa-jarduera nagusiak txip sistema seguruak eta potentzia eta energia elektronika kontrolatzeko sistema ontziratuak izan dira. Europako zenbait ikerketa-proiektutan parte hartu du, SAFEPOWER ekimena koordinatuz, kontsumo txikiko eta seguruko prozesatze-arkitektura finkatzeko.